Ireki menu nagusia

Don ibaia (ingelesez: River Don, Eskoziako gaeleraz: Abhainn Dheathain, latinez: Devona) Eskoziako bosgarren ibai luzeena da. Izokin arrantzagatik ezaguna da, eta ertzeko gazteluek ere erakartzen dute turismoa.

Don
Dheathain (gd)
River Don near Alford.jpg
Datu orokorrak
Luzera 131 km
Geografia
Koordenatuak 57° 07′ 30″ N, 3° 16′ 24″ W / 57.12495°N,3.27344°W / 57.12495; -3.27344Koordenatuak: 57° 07′ 30″ N, 3° 16′ 24″ W / 57.12495°N,3.27344°W / 57.12495; -3.27344
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Aberdeenshire eta Aberdeen City Itzuli
Hidrografia
Ur-emaileak
Iturburua Grampianak
Bokalea Ipar itsasoa

Eduki-taula

IbilbideaAldatu

Grampianetako Ladder Hills aldean hasten da ibilbidea eta ekialderantz jotzen du.

HistoriaAldatu

Klaudio Ptolomeo kartografoak II mendean aipatu zuen ibaia Δηουανα Devona izenarekin, zeinak "jainkosa" esan nahi du. Honek ibai sakratua izango zela adierazi nahiko luke. Ibaitik gertu, Kintore herrixkan Deers Den erromatar garaiko kanpalekuaren aztarnak aurkitu dira.

1750 urtean Don ibaiaren amaiera kanalizatu egin zen eta ibaia iparralderantz mugitu zuten.

IbaiadarrakAldatu

  • Conrie Water
  • Ernan Water
  • Water of Carvie
  • Water of Nochty
  • Deskry Water
  • Water of Buchat
  • Kindy Burn
  • Bucks Burn
  • Mossat Burn
  • Leochel Burn
  • Ury ibaia

Zeharkatutako herri eta udalerriakAldatu

Hona hemen zeharkatutako herriak:

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Don ibaia (Eskozia)