Gottfried Semper
Gottfried Semper (Altona, 1803ko azaroaren 29a - Erroma, 1879ko maiatzaren 15a) alemaniar arkitektoa izan zen.
Municheko Unibertsitatean arkitektura ikasi zuen. 1830ean Parisera joan zen Franz Christian Grau arkitektoarekin lan egitera eta han Uztaileko Iraultzaren lekuko izan zen. 1830 eta 1833 artean Italia eta Greziara bidaiatu zuen Antzinaroko arkitektura eta diseinuak aztertzer, eta Atenasko Akropoliko indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen.
1834an arkitektura irakasle izendatu zuten Dresdenen. Hainbat eraikin ere diseinatzen ditu, Semperoper barne. Bere lagun Richard Wagnerrekin batera 1849ko maiatzeko altxamenduan parte hartu zuen eta matxinadaren porrotaren ondoren erbesteratu egin behar izan zuen. Alemania, Frantzia eta Ingalaterratik igaro ondoren, 1855etik 1871ra Zürichen egon zen. Eskola Politeknikoa diseinatu zuen, garai berri baten sinbolo bihurtu zena, eta 1855etik arkitektura irakasle izan zen eskolan. Azkenean Vienan lan egin zuen 1871tik.
Iruditegia
aldatu-
Dresden, Semper Synagogue c. 1860
-
Dresden, Hoftheater (Semperoper)
-
Semperoper
-
Semperoper
-
ETH Zurich 1865ean
-
ETH Zürich Hauptgebäude
-
Stadthaus Winterthur (udaletxea)
-
Semperren hilobia, Erromako hilerri protestantea
-
Burgtheater, Viena
-
Kunsthistorisches Museum, Viena
-
Naturhistorisches Museum, Viena