Gotarzes I.a

Gotartzes I.a» orritik birbideratua)

Gotartzes I.a Partiako errege izan zen K.a. 95 eta K.a. 88 bitartean. Priapatioren biloba zen.

Gotarzes I.a

Bizitza
JaiotzaK.a. II. mendea
HeriotzaK.a. 80(e)ko hamarkada ( urte)
Familia
AitaPraates I.a
Ezkontidea(k)Ariazate (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Mitridates II.a Partiakoa hil aurretik, oposizio mugimendu zabal bat abiatu zuen, eta bere burua errege izendatu zuen, Mesopotamia eta Media zati bat kontrolatuz. Mitridates hil zenean, tronua bereganatu zuen, Mitridatesen seme zen Orodesen kaltetan, Artsazes ohorezko titulua zuena, Erromatar Inperioan Zesar edo Augustoren baliokidea.

Bi erregegaiek, atzerritar lehiakide bati aurre egin behar izan zioten, Tigranes II.a Handiari, hain zuzen, nork "70 haranak" berreskuratu zituen, Tigrisen ezkerreko ertza okupatu zuen eta Gordiana eta Adiabene kendu zizkion Partiar Inperioari Median sartu aurretik. Erregeen errege titulua eman zion bere buruari K.a. 83an.

Gotartzes modu naturalean hil zen Orodes Mesopotamia erdialdeagatik borrokatzeko prestatzen ari zenean.