Gorputz zetoniko

azido azetil azetikoa, azido beta hidroxibutirikoa eta azetona direlako konposatuetako bakoitza. Odolean, gehiegizko kantitatean ager daitezke egoera jakin batzuetan, hala nola diabetesean. Terminoa pluralean erabili ohi da

Gorputz zetonikoak gibelean sortzen diren molekula hidrosolugarriak dira, lau karbono atomo dituztenak. Egitura kimikoari dagokionez, zetonak edo zeto azidoak dira, eta azetil-CoA da beren sorreran parte hartzen duen aitzindaria.

Azido azetil azetikoa (azetoazetatoa), azido beta hidroxibutirikoa eta azetona dira gorputz zetoniko nagusiak [1].

Katabolizatzen direnean (Krebs zikloaren bidez) energia kimikoa (ATP) sortzen dute.

Esan liteke gorputz zetonikoak gantz-azidoen degradazioaren emaitza direla, prozesu horretan (beta oxidazioan) azetil-CoA -gorputz zetonikoen aitzindaria- sortzen delako. Diabetean gantz-azidoen degradazioa areagotzen da, zelulak energia lortzeko lipidoak katabolizatu behar dituelako (ezin baitu glukosa erabili, diabetean zelulak glukosa eskura ez duelako). Ondorioz, diabetean azetil-CoA asko sortzen da, eta gorputz zetonikoak ere gehiegizko kontzentrazioan agertzen dira odolean (zetosi izeneko asaldura arriskutsua agertuz).

Sintesia aldatu

 
Gorputz zetonikoen sintesia

Gibelean sortzen den gorputz zetoniko bat, azido azetil azetikoa, azetil-CoAren bi molekula elkartzerakoan agertzen da:

Azetil-CoA + Azetil-CoA ---- Azetoazetil-CoA + CoA [2]

Sortutako azetoazetil-CoAk A koentzimaren galera du ondoren, desazetilazio deritzonaren bidez, azetoazetato aske emanik.


Gorputz zetonikoak antzemateko odol edo gernu-analisia egiten da (kontzentrazio normala odolean: 1mg/100ml) [3].

Erreferentziak aldatu

  1. Ganong, W.F.: Manual de Fisiología Médica, Ed. El Mundo Moderno (1980), 263-264 orr.
  2. Lehninger, A.: Bioquímica, Ed. Omega (1978), 566-567 orr.
  3. Cetoacidosis diabética (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu