Lipidoen katabolismoa gantzen degradazio biokimikoan datza, hasierako molekula konplexuak molekula sinpleagoak bihurtuz energia lortzeko. Lipidoen degradazioak gluzidoenak baino energia gehiago ekoizten du.

Lehenengo fase batean lipidoak, lipasa izeneko entzimaren bitartez, hidrolizatu egiten dira, haien osagaiak (glizerina eta gantz-azidoak) aske geratuz.

Glizerina edo glizerola glizeraldehido-3-fosfato bihurtu eta glukolisira pasatzen da.

Gantz-azidoak, aldiz, beta oxidazio izeneko prozesuan oxidatzen dira, azetil-CoA, NADH eta FADH2 sortuz.Sortutako molekula hauek ATP ekoizten duten beste bide katabolikoetara pasatzen dira. Ondorioz, zeharka bada ere, esan daiteke gantz azidoen beta oxidazioak ATP asko ekoizten duela. Zenbat eta karbono gehiago izan oxidatzen den gantz azidoak, orduan eta ATP gehiago ekoiztuko da.

Kanpo estekak

aldatu