Gorotz-kimoa (Poronia punctata) Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du haragirik sukaldean erabiltzeko.

Gorotz-kimoa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaPoronia
Espeziea Poronia punctata
Fr., 1849

Sinonimoa: Peziza punctata.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 0,5 eta 2 cm bitarteko garaiera duen fruktifikazioa, disko lautu baten forman edo zertxobait konkaboa, 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zurixka edo zuri grisaxka, helduaroan, peritezioen ertzetik puntutxo beltzez estalia. Kanpoko aldea zurixka eta pruinaduna da.

Hanka: Zilindrikoa, beltza, substratuan hondoratua.

Haragia: Gogorra, larrukara, zuria.[2]

Etimologia: Punctata epitetoa latinetik dator, punteatua esan nahi duen "punctum, puncti" hitzetatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Ez du antzekorik.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, zaldien simaurretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Venezuela, Islandia, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Mongolia, Sri Lanka, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 823 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak aldatu