Golde izarduna (irlanderaz An Camchéachta eta ingelesez Starry Plough) jatorriz XX. mendearen hasieran Irlandako Armada Hiritarra izeneko talde errepublikazale eta sozialistak erabili ohi zuen ikur ezkertiar eta historiko bat da. Jack Whitekin batera, talde horretako sortzaileetako bat izan zen James Connolly iraultzaileraren hitzetan, ikurraren esanahia "Irlanda Aske batek bere patua golde izardun baten bidez kontrolatuko zuela" da. Bestalde, golde izardunak Hartz Handia ere irudikatzen du, hark ere Goldea ezizena du, lanabes horren antza baidu, hortik ikur honen Golde Izardun izena.

Gaur egungo golde izardunaren bandera.
1914an sortu eta 1916ko Pazko Matxinadan erabili zen golde izardunaren jatorrizko bandera.
Éirígí alderdi sozialistako kideak Derryko kaletan jatorrizko golde izardunaren banderak daramatzatela, 2013ko urtarrila.

Ustez, 1914an sortua izan zen, eta 1916ko Pazko Matxinadan zehar Irlandako Herritar Armadak Dublingo Imperial Hotelean zintzilikatu zuen.

Jatorrizko ikurra ondo berdeko bandera batean agertzen zen, Irlandako usadiozko bandera berdea baitzen. 1930eko hamarkadan ondo urdineko bandera batean agertzera igaro eta Irlandako Alderdi Laboristak ere 1991. urterate bere egin zuen, urte honetan gaur egun duen larrosa gorria ikurrarengatik aldatu zuen.

Irlandar errepublikanismoan ezkerreko alderdi, erakunde, gazte talde eta talde armatuek erabili izan duten eta erabiltzen duten ikurra da, batez ere 1970eko hamarkadatik aurrera, tartean INLA, Behin-behineko IRA, IRA Ofiziala, Jarraipeneko IRA, Irlandako Nazio Askapenerako Armada, Connoly Gaztedi Mugimendua, Gaztedi Laborista, Ógra Shinn Féin, Irlandako Alderdi Komunista, bai eta Gaztedi Errepublikazale Sozialisten Mugimenduak ere. Kirol mailan ere, Eskoziako Glasgow hiriko Celtic FC futbol taldeko zaletu sozialistek ere erabiltzen dute.

Gaur egun ere noizbehinka Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista, Sinn Féin eta Irlandako Langileen Alderdia (formalki Sinn Féin Ofiziala deitua) alderdiek ere erabili ohi dute.

Kanpo-estekak aldatu