Irlandako Herritar Armada

Irlandako Armada Hiritarra» orritik birbideratua)

Irlandako Herritar Armada (irlanderaz Arm Cathartha na hÉireann eta ingelesez Irish Citizen Army edota ICA) Eireko langile-erakunde iskiludun errepublikazale eta ezkertiarra izan zen, 1916ko Pazko Matxinadan berebiziko papera jokatu zuena. Erakunde honen egoitza Dublingo Liberty Hall eraikinean zegoen. 1913an James Larkin eta Jack White sindikalistek eiretar langileen burubabeserako herri-gudaridi gisa sortu zuten. James Connolly erakunde honetako kide karismadun eta ezagunena izan zen.

Irlandako Herritar Armada erakundeko kideak Liberty Hallen aurrean "We serve neither King nor Kaiser but Ireland" ("Ez gaude ez Erregearen, ez Kaiserraren zerbitzupean, Irlandarenean baizik") pankarta zintzilik dutela.

Eireren Independentzia Gudaren amaieran erakunde honetako kide gehienak Anglo-irlandar Itunaren aurka azaldu ziren. 1930eko hamarkadan oraindik erakundearen osaketa atxikitzen zen arren, kide gehienak Irlandako Armada Errepublikazalean sartu ziren. 1947an erakundea behin betiko desegin zen.

Kanpo-estekakAldatu