Gojoseon
Gojoseon, jatorriz Joseon edo Antzinako Joseon, Koreako penintsulako estatu zahar baten izena da. Go gehikuntzak (“zaharra” esan nahi du), Joseon dinastiatik bereizteko erabiltzen da (1392–1897).
Gojoseon | |
---|---|
Geografia | |
Hiriburua | Asadal (en) , Piongiang eta Wanggeom-seong (en) , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa |
Azalera | 80.000 km² |
Kontinentea | Asia |
Administrazioa | |
Gobernu-sistema | monarkia |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² |
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
|
Erlijioa | Korean shamanism (en) |
Historia | |
Sorrera data: K.a. 2333 | |
Bestelako informazioa |
Historia
aldatuGojoseonen historian hiru aro desberdintzen dira historiografia korearrean, baina lehen biak mitikoak dira funtsean.
Korearen sorrera mitikoa
aldatuHiru erresumen oroitzapenen arabera, Gojoseon K.a. 2333. urtean ezarri zuen Dangunek. Agintari mitiko hau zeruko printze baten eta hartz-emakume baten semea zen eta bere kontakizunak paper garrantzitsua jokatu du nortasun korearraren garapenean[1]. 21. mendean, Gojoseon sortu zeneko eguna Ipar Korea eta Hego Korea Fundazio Nazionalaren Eguna da ofizialki.
Gija Josean
aldatuBeste aro mitiko bat, K.a. XII. mendean hasten da, han etniako noble eta jakintsu batek (Jizi txineraz, Gija izenez ere ezaguna koreeraz), Txinako Shang dinastiaren errege-familian sortuak, Koreako penintsulara joan zen eta Gija Joseon deitu izan den erresuma sortu zuen.[2]
Aro historikoki dokumentatua
aldatuK.a.ko VII. mendearen hasierako Txinako erregistro zaharretan aipatzen hasten da Gojoseon, ziurtasun historiko handiagoz ezagutzen delarik harrezkero erresumaren historia.
K.a. 194. urtean, beste han txinatar atek, Wi Manek (Wei Man ere deitzen zaio) Gija Joseoneko agintea erairsi. eta dinastia propioa, Wiman Joseon deitu izan dena, sortu zuen orduan. Garai honetan, txinatarren kroniketan jada aipatua da Gojoseon,
K.a. 108. urtean, Han dinastiako Wu enperadoreak Wiman Joseon inbaditu eta konkistatu zuen. Han dinasriakoek lau komandantzia ezarri zituzten Gojoseonen lurraldea administratzeko. [3] III. mendean Han Inperioa zatitu eta ondorengo IV. mendeko kaotikoaren ondoren, Txinako kontrolpean erori zen eremua, eta Koguryök konkistatu zuen 313 azkenik.
Gojoseonen hastapenetan, Gojoseonen hiriburua egungo Liaoningean zegoen; K.a. 400 inguruan Pyongyangera joan zen.[4]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Gojoseon» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-13 data duen 29233073 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Seth, Michael J.. (2011). A history of Korea : from antiquity to the present. Rowman & Littlefield ISBN 978-0-7425-6715-3. PMC 644646716. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «기자조선» Enciclopèdia Naver.
- ↑ Injae et al. 2000.
- ↑ Timeline of Art and History, Korea, 1000 BC – 1 AD. Metropolitan Museum of Art.