Goialdeko mesenterio-arteria

Goiko arteria mesenteriko» orritik birbideratua)

Goialdeko mesenterio-arteria edo goiko mesenterio-arteria[1] aorta arteriaren bigarren adar bakoitia da. Enbor zeliakoarekin eta behealdeko mesenterio-arteriarekin batera, digestio-sistemako organo abdominalak odolez hornitzeaz arduratzen da. Enbor zeliakoa baino bi zentimetro beherago jaiotzen da, eta pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Goialdeko mesenterio-arteriaren gutxiegitasun baskularrak sintomatologia mingarria sortzen du (hesteetako angina), eta horrek hesteetako infartua eragin dezake.

Goialdeko mesenterio-arteria
Xehetasunak
Honen parteartery system (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezarteria mesenterica superior
MeSHA07.231.114.565.755
TAA12.2.12.053
FMA14749
Terminologia anatomikoa

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]
  2. Diccionario enciclopédico ilustrado de medicina Dorland 1. (27. argitaraldia) McGraw Hill Interamericana ISBN 84-7615-983-8..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.