Godfried Schalcken

margolari nederlandarra

Godfried Schalcken edo Gottfried Schalken (16431706ko azaroaren 16a). Holandako genero eta erretratu margolaria izan zen. Kandelen argiak sortzen duen argitasuna adierazten maisu izan zen.

Godfried Schalcken

Bizitza
JaiotzaDordrecht, 1643
Herrialdea Herbehereak
HeriotzaHaga1706ko azaroaren 16a (62/63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Françoise van Diemen (en) Itzuli  (1679ko urriaren 31 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Gerrit Dou
Samuel van Hoogstraten
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Dordrecht
Leiden
Dordrecht
Haga
Londres
Haga eta Düsseldorf
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

Bizitza eta lana aldatu

Godfried Schalcken Made-n jaio zen, Brabant eskualdeko Iparraldean. Aita Cornelis Schalcken eta ama Aletta Lydius zituen. 4 urte bete aurretik, familia Dordrechtera joan zen eta bertan aita Latin eskolako errektore izan zen. 

Leidenera joan arretik Schalckeren irakaslea Samuel van Hoogstraten[1] izan zen. Horrez gain Gerard Dou-ren estudioan ere izan zen, hau Rembrandten ikasle ospetsuenetakoa izanik. Hala bada, Goldfrieden lehendabiziko lanek Gerard Douren lanen antza handia zuten.

Leidenen lan egin zuen 1675 urtera arte eta ondoren Dordrechtera itzuli zen 1691 urtera arte. Ordutik Hagan bizi izan zen eta bertan bere heriotza egunera arte lan egin zuen, 1706 urtean, 63 urte zituela.

Ingalaterran ere izan zen (1692-1697), baina bere izaera gogorrak ez zuen bertako gizartearekin bat egin.


Iruditegia aldatu

Schalcken hainbat erretratu margotu zituen. Horien artean Ingalaterrako William III.arena, gaur egun, Amsterdameko Rijksmuseuman.

Dou margolariaren modura, Schalcken kandelez piztutako eszena txikiak egiten espezializatu zen.[1] Horren adibide ditugu besteak beste toki hauetan: Buckingham Palace, Louvre, Viena eta Dresdenen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Godfried Schalcken  
Schalcken, Godfried Wikiiturrietan badira testuak, gai hau dutenak:
Schalcken, Godfried