Gnorimus variabilis Scarabaeidae familiako eta Cetoniinae subfamiliako kakalardoa da, Carl Linnaeusek 1758an deskribatu zuena.

Gnorimus variabilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaTrichiini
GeneroaGnorimus
Espeziea Gnorimus variabilis
Linnaeus, 1758

Deskribapena aldatu

Neurri ertainekoa (17-22 mm), bizkarraldea erabat beltz glabroa du, eta launa tanta zuri edo hori pronotoan (ez beti) eta elitro bakoitzean.

Bizilekua aldatu

Zuhaitz hosto-erorkorren (Castanea, Quercus faginea, Quercus robur, Quercus pubescens, Fagus sylvatica) baso zaharretan bizi da, larbak hildako egurrean eta zuhaitz handien zuloetan garatzen baitira. Helduak lorezaleak dira, eta maiatzetik abuztura ikus daitezke.

Banaketa aldatu

Europako baso eta oihanetan hedaturik dago, Iberiar penintsulatik eta Erresuma Batutik Kaukasiaraino.[1][2]

Kontserbazioa aldatu

Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasorik dago.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu