Gloria Suzanne Koenigsberger Horowitz
Gloria Suzanne Koenigsberger Horowitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1951ko azaroaren 21a (73 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa 1978) Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea 1983) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Gloria Suzanne Koenigsberger Horowitz (Mexiko Hiria, XX. mendea) astronomo eta fisikari mexikarra da.[1] Irakaslea eta ikertzailea da, eta Mexikon Interneten aitzindarietako bat; izan ere, Mexikon Interneteko lehen konexioa lortzeko lankidetzan aritu ziren hainbat erakunde akademikotako eta gobernuetako kideek osatutako lantaldean parte hartu zuen, eta, bereziki, sare hori 1989an Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoarekin (UNAM) konektatu zuen.
Ibilbide profesionala
aldatuGloria Koenigsberger Mexiko Hirian jaio zen. Fisikako lizentziatura ikasi zuen UNAMeko Zientzia Fakultatean, eta 1978an graduatu zen. Astronomiako doktoretza lortu zuen Pensilvaniako Estatuko Unibertsitatean (AEB), 1982an. UNAMen eta Morelosko Estatuko Unibertsitate Autonomoan katedraduna da. Lizentziatura eta graduondoko tesiak zuzendu ditu erakunde horietan eta Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalean (INAOE). Zientzia Fisikoen Institutuari atxikitako ikertzaile titularra da (Cuernavaca, Morelos). Ikertzaileen Sistema Nazionaleko kidea da III. mailan.[2]
Nazioarteko Astronomia Elkarteko (IAU) kide aktiboa da. Erakunde horretan, G dibisioko kide da, eta erakunde horren aztergaia masa guztietako izarren propietateak, eboluzio-etapak eta horiek zuzentzen dituzten mekanismo fisikoak ulertzea da.[3]
Sei urtez Astronomia Ikerketarako Unibertsitateen Elkarteko (AURA) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen, eta 2007tik erakunde horretako auditoria-batzordeko kide da.[4]
1990etik 1998ra UNAMeko Astronomia Institutuko zuzendaria izan zen, horrela Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko zientzia gogorren institutu bat zuzendu zuen lehen emakumea bihurtu zen.[5] Bere kudeaketan Astronomia Institutuaren instalazioetako azpiegitura fisikoa handitu zen Unibertsitate Hirian eta Ensenada, Kalifornia Beherean, eta azpiegoitza bat eraiki zen Morelian. Era berean, Behe Kaliforniako San Pedro Martirreko Behatoki Astronomiko Nazionalaren teleskopioak modernizatu ziren.[2]
Argitalpenak
aldatuEhundik gora ikerketa-artikulu, txosten, datu-baseak argitaratu ditu; argitaragabeak eta banaka eta beste aditu batzuekin batera landuak. Hona hemen bere lanetako batzuk:
- Planet heating prevents inward migration of planetary cores. Nature 520 (7545): 63-652015.
- Los inicios de Internet en México. 259 p. ISBN 6070256174, ISBN 9786070256172.[6]
- The HD5980 multiple system: Masses and evolutionary status.[7]
- Spectral modelling of the Alpha Virginis (Spica) binary system.[8]
- Tidal Flows in asynchronous binaries: The beta-factor.[9]
- Wind Structure of the Wolf-Rayet Star.[10]
- Eccentric binaries: Tidal flows and periastron events.[11]
- Wolf-rayet phenomena in massive stars and starburst galaxies, 1999.[12]
Sariak eta aintzatespenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Academia de Ciencias de Morelos, A.C.. Perfiles de miembros 2013. .
- ↑ a b «Wayback Machine» web.archive.org 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «[Exclusiva Gloria Koenigsberger, la primera mujer en dirigir un instituto de ciencias duras de la UNAM»] El Sol de Cuernavaca | Noticias Locales, Policiacas, sobre México, Morelos y el Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Los inicios de internet en México | LIBROSMÉXICO.MX. 0000 ISBN 978-607-02-5617-2. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Koenigsberger, Gloria; Morrell, Nidia; Hillier, D. John; Gamen, Roberto; Schneider, Fabian R. N.; Gonzalez-Jimenez, Nicolas; Langer, Norbert; Barba, Rodolfo. (2014-09-03). «The HD5980 multiple system: Masses and evolutionary status» The Astronomical Journal 148 (4): 62. doi: . ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Palate, M.; Koenigsberger, G.; Rauw, G.; Harrington, D.; Moreno, E.. (2013-08). «Spectral modelling of the Alpha Virginis (Spica) binary system» Astronomy & Astrophysics 556: A49. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Koenigsberger, Gloria; Moreno, Edmundo. (2013). «Tidal Flows in asynchronous binaries: The beta-factor» EAS Publications Series 64: 339–342. doi: . ISSN 1633-4760. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ (Ingelesez) Flores, Aaron; Koenigsberger, Gloria; Cardona, Octavio; Cruz, Lelio de la. (2011-10). «Wind Structure of the Wolf-Rayet Star EZ CMa = HD 50896» Revista mexicana de astronomía y astrofísica 47 (2): 261–275. ISSN 0185-1101. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Moreno, E.; Koenigsberger, G.; Harrington, D. M.. (2011-04). «Eccentric binaries: Tidal flows and periastron events» Astronomy & Astrophysics 528: A48. doi: . ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ «Gloria Koenigsberger» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) México, Enlace Judío. (2021-04-25). «Distinguen a investigadores judíos mexicanos con el grado de nacional emérito» Enlace Judío (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).