Giovanni Pontano

Giovanni Pontano (Cerreto di Spoleto, Perugiatik hurbil, 1426 - Napoli, 1503) italiar politikari, historialari eta eleberrigilea izan zen.

Giovanni Pontano
Pontanus.JPG
Bizitza
Jaiotza Cerreto di Spoleto1426ko maiatzaren 7a
Heriotza Napoli1503ko irailaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Antonio Beccadelli (en) Itzuli
Ikaslea(k) Jacopo Sannazaro
Antonio de Ferraris (en) Itzuli
Giuniano Maio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, poeta eta idazlea

BiografiaAldatu

Aragoiko Alfontso V.aren laguntzailea izan zen Fernando I.aren idazkari bihurtu baino lehen. Fernandoren seme-alaben heziketaren ardura izan zuen, eta diplomazia-lanak ere egin zituen Inozentzio VII.aren aurrean. Lehen ministro zenean ongietorria egin behar izan zion Karlos VII.ari, baina haren kontseiluko kide izan ondoren (1495), eta frantsesek alde egin ostean, kargu guztietatik kendu zuten. Pontanok, ordea, ez zuen Luis XII.a zerbitzatu nahi izan. Humanista zen aldetik Napoliko Akademia antolatu eta zuzendu zuen (1471).

ObraAldatu

Idazle oparoa izan zen, bestalde, eta astronomia, filosofia eta politikari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen latin garbian: De bello neapolitano, De prudentia, De fortuna, Urania, Lepidina eta De amore coniugali.

EponimiaAldatu

Ilargiaren krater batek, [[Pontanues (krater)|Pontanus, bere izena du.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. [1]Gazetteer of Planetary Nomenclature (en inglés). Flagstaff: USGS Astrogeology Research Program. OCLC 44396779.

Kanpo estekakAldatu