Jacopo Sannazaro (Napoli, Napoliko Erresuma, 1458ko uztailaren 28a - 1530eko apirilaren 24a[1]) italiar poeta eta humanista izan zen. Pontanoren laguna izan zen. Frederiko erregeari leialtasun handia zion, eta hari lagundu zion Frantziara erbesteratu zenean. 1504. urtean erregea hil zenean, Italiara itzuli zen, eta haren jauregian bizi izan zen idazten. Petrarkaren moldeei jarraituz idatzi zituen Sonetti i canzoni (Sonetoak eta kantuak) soneto-bilduma, XVI. mendeko poesiaren moldeak ezarri zituena. Arcadia (1502-1504) da, ordea, idazlearen obra nagusia, europar artzain-eleberriaren oinarriak ezarri baitzituen. Latinez idatziriko poemak ere argitaratu zituen.

Jacopo Sannazaro
TITIAN; Portrait of Jacopo Sannazaro (1514-18).JPG
Jacopo Sannazaro, 1514-18 aldean. Tizianoren margolana.
Bizitza
Jaiotza Napoli1458ko uztailaren 28a
Herrialdea  Napoliko Erresuma
Heriotza Napoli1530eko apirilaren 24a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Accademia Pontaniana Itzuli
Hizkuntzak latina
italiera
Irakaslea(k) Giuniano Maio Itzuli
Giovanni Pontano
Ikaslea(k) Antonio de Ferraris Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Izengoitia(k) Azio Sincero

ErreferentziakAldatu

  1. Jacopo Sannazzaro Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko azaroak 11.