Giorgio Mastrota (Milan, 1964ko maiatzaren 15a) Italiako telebistan aritutako pertsonaia eta aurkezle lombardiar ospetsua da.

Giorgio Mastrota
Bizitza
JaiotzaMilan1964ko maiatzaren 15a (59 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm1105829 Spotify: 1FR3is8zpRu4q07CX425cP Discogs: 2311390 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gurasoak Calabriakoak ziren Cosenza probintziako Civita herrikoak. Giorgiok zientzia politikoak ikasi zituen Milango Unibertsitatean ; 1988an Italiako "Gizon ideal" edertasun-lehiaketa irabazi ondoren [1] telebistan lanean hasi zen. 1991ean Italia 7 telebista kanalean hasi zen, USA Today magazinea aurkezteko kolaboratzaile gisa.[2] [3] [4] .

1992an, Madrilen, Mastrota Natalia Estrada showgirl espainiarrarekin ezkondu zen, Telecinco katean ezagutu ostean. Bikotea 1998an banandu zen, alaba bat izan eta gero. 1991n Manuela telenobelan parte hartu zuen.

Bere azken aurkezle lana 1995eko udan egin zuen, Born to win udako jokoan. Urte hartatik aurrera batez ere teledendetan aritu zen, salbu eta 1999an Meteore - In search of lost stars programan eta 1996ean, Radio Capital- en "Capitalia" programan.

2009an Mercato italiano telemerkataritzako programan aritu zen Rete 4 kanalean. 2013an, sukaldari laguntzaile gisa, Rai 1eko La terra dei cuochi sukaldaritza programan parte hartu zuen.

2012 urtean, Nanowar of Steel heavy metal taldeak Giorgio Mastrota (The Keeper of Inox Steel) abestia eskaini zion; 2018an Mastrotak zuzeneko emanaldietan haiekin abestu zuen. [5]

2018an Romolo + Giuly: La guerra mondiale italiana telesailean parte hartu zuen.

2020an noizean behin, bideo-lotura bidez, Propaganda Live saioan parte hartu zuen, existitzen ez diren produktuen telesalmentan bere burua parodiatuz, momentuko testuinguru politikoari lotuta.

2021ean Nanowar of Steel -ekin lankidetza jarraitu zuen La Polenta Taragnarock abestiaren grabazioarekin eta bideokliparekin [6] .

2022ko irailean, Floribeth Gutierrezekin ezkondu zen; harekin bi seme-alaba ditu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu