Gilen Nogaretekoa
Gilen Nogaretekoa (okzitanieraz: Guilhem de Nogaret; frantsesez: Guillaume de Nogaret; Saint-Félix de Caraman, c. 1260 - Paris, 1313ko apirilaren 11) frantses legegizon eta politikaria izan zen. Zuzenbide irakaslea izan zen Montpellierren eta epaile Beaucairen; 1292ean Filipe IV.a Ederraren gortean sartu zen; 1295ean erregearen aholkulari izendatu zuten eta 1302tik aurrera erregearen politikaren ardura hartu zuen. Liskarrak izan zituen Bonifazio VIII.a aita santuarekin, eta hark Anagnin (1303) jasan zuen atentatuaren eragile nagusitzat hartua izan zen. 1307an tenplarioen aurkako manifestu bat plazaratu zuen; harekin abiatu zen haien aurkako jazarpena.
Gilen Nogaretekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1311 - 1313 ← Gilles I Aycelin de Montaigut (en) - Pierre de Latilly (en) →
1307 - 1310 ← Pierre de Belleperche (en) - Gilles I Aycelin de Montaigut (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Saint-Félix-Lauragais, 1260 | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1313ko apirila (52/53 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Montpellierreko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | legelaria eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Montpellierreko Unibertsitatea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/3/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.