Gibelmarroi ildaskatu

Gibelmarroi ildaskatua (Russula amoenolens) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Perretxiko hau guztiz deserosoa da, garraztasun izugarria baitu, zapore txarraz gain.

Gibelmarroi ildaskatua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula amoenolens
Romagn., 1952

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo subglobosoa, gero ganbila eta azkenik zabaldua eta erdian hondoratua; ertza beherantz inkurbatua, sakonki ildaskatua. Arre-marroi kolorekoa, erdian ilunagoa eta ertza askoz argiagoa. Azal distiratsua eta eguraldi hezearekin zerbait lubrifikatua.

Orriak: Nahiko estu, meheak, zuzenak, Itsatsiak edo ia libreak, hauskorrak, zurixkak, edo krema zurbilak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Zilindrikoa, hasieran betea, gero leizetsua eta, azkenik, barnehutsa. Kolore zurixkakoa eta oinarrian orbandua, batzuetan arre-gorrixkaz.

Haragia: Lodia, tinkoa, hauskorra, zurixka. Akre zaporekoa, Lactarius volemus eta Russula amoena gogorarazten dituena. Gogor eta berehala erreakzionatzen du gayac erreaktiboarekin.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

aldatu

Baztertu beharrekoa, akre zaporea duelako.[4]

Nahasketa arriskua

aldatu

Russula sororia delakoarekin nahas daiteke. Russula pectinata eta Russula insignis delakoarekin ere bai.[5]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, hostogalkorren basoetan edo baso mistoetan, batez ere hariztietan.[6]

Banaketa eremua

aldatu

Zeelanda Berria, Europa, Ipar Amerika, Errusia, Indonesia, Japonia, Taiwan eta Australia.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Russula amoenolens, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 483 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 386 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu