Gibelubel polita (Russula amoena) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Jangarria da, baina ez du Russula virescens eta Russula cyanoxantha perretxikoek duten kalitaterik.

Gibelubel polita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula amoena
Quél., 1881
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 8 cm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila gero laua. Ertza mehea da. Kolore aldakorrekoa: purpura bizia, karmin kolorekoa, granate-karmin kolorekoa, bioleta-lila, urdin-morea. Erdian tonu okre edo gris-berdexkak ditu. Azala ez da oso bereizgarria, lehorra eta felpa itxurakoa.

Orriak: Libreak, estu samar gaztetan, sabeldun samarrak eta oinerantz mehetuaz. Zuri-krema kolorekoak. Ertzak meheak dira, batzuetan tonu lilekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Erregularra, oinarrian estutua, lehenengo betea eta gero barnehutsa. Karmin edo lila kolorez zikindua, pruinaduna eta luzetara zimurtxoak izaten ditu.

Haragia: Zuria, gorri-more kolorekoa azalaren azpian, trinkoa eta sendoa, zapore gozoa du, Lactarius volemus delakoaren antzekoa. Phenol-a %2 erabilita, karmin-purpura kolorea, andere-mahats kolore bizia edo more-ardo kolorea hartzen du.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Jan daiteke, baina Russula virescens eta Russula cyanoxantha perretxikoak baino kalitate txikiagoa du.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula amoenicolor delakoarekin, baina hau askoz handiagoa da eta tonu berdeek edo marroi-moreak ditu. Russula violeipes espeziearekin ere bai, honek tonu horixkak edo berde-oliba kolorekoak ditu eta oin osoa karmin-bioleta kolorekoa.[5]

Sasoia eta lekua aldatu

Uztailetik urrira koniferoen eta hostogalkorren basoetan, bereziki gaztainadietan eta hariztietan.[6]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Florida, Japonia eta Taiwan.

Erreferentziak aldatu

  1. Russula amoena, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 490 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 392 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 124 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu