Gibelarrosa horikorra (Russula puellaris) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Erdipurdiko jangarria.

Gibelarrosa horikorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula puellaris
Fr., 1838

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 5,5 cm arteko diametrokoa, hasieran nahiko solidoa, gero hauskorra, azkenean, oso hondoratua erdialdean. Batzuetan purpura kolorekoa, sarritan erdian ilunagoa, ia beltzaxka, edo gamuza-beltz argi kolorekoa orban horixkekin. Tarte luze batean bereiz daitekeen azala, hezea, distiratsua, leuna edo zertxobait zimurra. Ertz kamutsa, pektinatua.

Orriak: Nahiko estu, hauskorrak, sabeldunak, urkilatu samarrak, oinerantz estutuak edo biribilduak. Krema edo krema argi kolorekoak isla horixkekin.

Hanka: 3 - 6,5 x (0,7) 1 - 1-3 cm-koa. Zilindrikotik oinarrian lodiagora, puntan fusiformea, barnehuts-harroa. Zuria eta berehala hori-okre kolorekoa, sufre-arre zikin kolorekoa orbanekin. Gainazal oso zimurra du.

Haragia: Zuria eta gero horixka, sendoa eta gero biguna eta hauskorra. Usain gutxikoa eta zapore gozokoa.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Puellaris epitetoa ere latinetik dator, neska esan nahi duen "puella" hitzetik. Kolorez aldatzen delako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Erraz atzematen da, ukitzean hori bihurtzen delako, bere haragia hori-okre kolorekoa, bigundu eta hauskorra bihurtzen delako, eta hazten ari denean kapelan eta oinean orbanak izaten dituelako.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen (batez ere pinuak) eta hostozabalen basoetan. Lur lehorrean.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Kanbodia, Myanmar eta Japonia

Erreferentziak aldatu

  1. Russula puellaris, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Basauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 423 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 62 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu