Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien

Abisua: "<i>Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien</i>" aurkezpen izenburua aurretiazko "Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien" aurkezpen izenburua baliogabetzen du. Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien (euskaraz, Faustroll doktore patafisikoaren egitandiak eta iritziak), "Roman néo-scientifique" (eleberri neo-zientifikoa) azpitituluaz, Alfred Jarry frantses idazlearen eleberria da. Eleberria 1911an plazaratu zen, egilea hil eta lau urtera. Liburu hau eta Ubú erregea dira Jarryren ezagunenak. 'Patafisikaren sortzaileak lan horietan oinarritu ziren beren proposamena aurrera eramateko.

Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien
Liburuaren lehenengo edizioaren azala
Datuak
IdazleaAlfred Jarry
Argitaratze-data1911
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaGestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien
Hizkuntzafrantsesa
HerrialdeaFrantzia

Egitura

aldatu

Liburuak zortzi atal eta 41 kapitulu ditu:

  • Sarrera
  • Patafisikaren elementuak
  • Parisetik Parisera itsasoan zehar, edo Robinson belgikarra
  • Cefalorgia
  • Ofizialki
  • Luculoren etxean
  • Khurmookum
  • Ethernidad

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberriak Faustoll doktorearen abenturak narratzen ditu. Faustoll 63 urteekin jaio zen eta patafisikaren aitzindaria izan zen. Diziplina horrek «salbuespenak gobernatzen dituen legeak ikertzen ditu». Narrazioak Faustollen abenturak Parisen zehar azaltzen ditu. Ibilbide horretan berarekin Bosse-de-Nage babuinoa joango da. Gertaerekin batera egileak azalpen filosofikoak eta matematikoak emango ditu horretako lengoai absurdoa erabiliz. Eleberriak dadaismoaren eragin handia erakusten du.

Kanpo estekak

aldatu

Ikus, baita ere

aldatu