'Patafisika edo patafisika Frantzian XX. mendearen bigarren erdian sortutako kultura mugimendu bat da, surrealismoari estuki lotua. Izena Alfred Jarry idazlearen liburu batetik hartua izan zen: Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien (1897-1898). Lan horretan inspiratuta Jarryren zale batzuek zientziaren parodia proposatu zuten, patafisika alegia; patafisikaren helburu nagusia zera izango litzateke: "irtenbide imaginarioen eta salbuespenak erregulatzen dituzten legeen ikerketa".[1]

Boris Viani emandako Collegium Pataphisicumaren diploma.

Etimologia aldatu

«Patafisika» hitza ἐπὶ τὰ μετὰ τὰ φυσικά («epí ta metá ta physiká») formularen uzkurdura da eta itzulpena hauxe izango litzateke: "fisika ondoren dagoenaren inguruan dagoen zera hura".

Mugimendu hau izendatzerakoan hitza aurretik jartzen den apostrofoak zalantza handiak eragin ditu. Jarryren esanetan[2] apostrofo horren funtzioa calembour izeneko hitz joka saihestea izango litzateke. Dena dela, baieztapen horrek umore adierazpena ematen du zeren eta "patafisika" bera "metafisika"rekin calembour baita ("patte à physique", "pas ta physique", "eta pâte à physique"). Apostrofoak ez du hitzaren esanahia aldatzen. Beste pentsalarientzat apostrofoak sustantiboa eta adjektiboa bereizi egiteko aukera emango luke: sustantiboa apostrofoaz eta adjektiboa ikur hori gabe.

Sortzaileak aldatu

"Société de recherches savantes et inutiles" (Bilaketa Akademiko eta Alferrikako Elkartea) lemapean, 1948an Collège de 'Pataphysique sortu zen. Elkarteren lehenengo sortzaileak Mélanie Le Plumet, Oktav Votka eta J-H Sainmont. Elkarteak, erakunde zientifikoen parodia, aldizkari bat argitaratu zuen, Viridis Candela (Kandela berdea); bertan Boris Vian, Eugène Ionesco, Alfred Jarry, Julien Torma, Oulipo eta beste sinadura ezagunak edo gero ezagunak izango zirenak agertu ziren.

 
Uburen benetako erretratoa. Ubu pertsonaia Alfred Jarryren kreazioa izan zen.

Partaide ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien, I liburuki, VIII. kapitulu.
  2. Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien, Gallimard, 1980, II. liburuki, Éléments de ’pataphysique, VIII. definizoa, 31.or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu