Gerri karratua

behe dortsaldeko muskulua

Gerri karratua  (musculus quadratus lumborum,baita costalis lumborum) gerriko atze alboko aurpegian kokaturiko muskulua da. Zapala eta karratua da.

Gerri karratua
Xehetasunak
JatorriaGandor iliakoa
Lotailu iliolunbarra
InsertzioaSaihets-hezurra
Gerri-ornoa
trokanter nagusia
ArteriaArteria lunbarrak eta arteria iliolunbarraren adar lunbarra
NerbioaHamabigarren nerbio torazikoa eta gerri nerbioaren erdiko adarraren lehenengo zuntza
Muskuluaren akzioaEnborraren hedapena
Enborraren flexio laterala
Identifikadoreak
LatinezMusculus quadratus lumborum
TAA04.5.01.027
FMA15569
Terminologia anatomikoa

Zuntzen norabidea aldatu

Muskulu hau hiru norabidetako zuntzez osatua dago:

  • Saihets-zeharkako zuntzak, gerri-ornoetako L4, L3, L2 eta L1 mailetako zehar apofisietan jaio eta 12.saihetseko beheko ertzean ezartzen dira.
  • Ilio-zeharkako zuntzak, gandor iliakoan jaio eta gerri-ornoetako L4, L3, L2 eta L1 mailetako zehar apofisietan ezartzen dira.
  • Zuntz saihets-iliakoak gandor iliakoan jaio eta 12.saihetsaren beheko ertzean ezartzen dira.

Jatorria eta ezarpena aldatu

Lotailu iliolunbarrean eta gandor iliakoaren kanpoko ertzean jaio eta 12.saihetsaren beheko ertzean eta gerri-ornoen zehar apofisian ezartzen da.

Erlazioak aldatu

Gerri karratuak aurretik kolonarekin, giltzurrunekin, psoas nagusiarekin, psoas txikiarekin (egongo balitz) eta diafragmarekin erlazionatzen da.

Gainera 12.nerbio torazikoa, ilioinginala eta iliohipograstrikoa izango ditu aurrean. Gerri karratua abdomeneko zeharkako muskuluaren jarraipena da.

Inerbazioa aldatu

Inerbazioa T12 nerbio espinalak eta L1-L4 nerbio espinalek ekarriko dute.

Funtzioak aldatu

4 funtzio izan ditzake:

  1. Bizkarrezurraren alboko tolespen ipsilaterala alde bakarreko uzkurketaren bidez.
  2. Bizkarrezurraren hedapena uzkurketa bilateralaren bidez.
  3. 12.saihetsa finkatzen du espirazio bortxatuan.
  4. Iliona jasotzen du uzkurketa ipsilateralaren bidez.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu