Ireki menu nagusia

Georges Poulet (Chenée, Lieja, 1902ko azaroaren 29a - Brusela, 1991ko abenduaren 31) idazle belgikarra izan zen. Frantsesez idazten zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren frantziar literaturan sortu zen kritizismo berriko edo Nouvelle critique mugimenduko kide ezagunena izan zen. Edinburgo, Baltimore eta Zuricheko unibertsitateetan irakatsi zuen. Gaston Bachelarden eragina izan zuen, eta hark bezala, existentzialismoa, psikologia eta literatura lotu zituen. Denboraren eta zirkuluaren irudia aztertu zituen literatura-lanetan, eta Marcel Prousten idazlanez, mitologiaz eta oro har literatura-kritikaz idatzi zuen. Lan aipagarriak: Études sur le temps humain (1949, Giza denboraren ikerketak); Les Mètamorphoses du cercle (1961, Zirkuluaren metamorfosiak); L`Espace proustien (1963, Prousten espazioa); Les Chemins actuels de la critique (1968, Kritikaren gaurko bideak).

Georges Poulet
Bizitza
Jaiotza Lieja1902ko azaroaren  29a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Brusela1991ko abenduaren  31 (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Liejako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria eta erromanista
Enplegatzailea(k) Zuricheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Geneva Schoola Itzuli

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Belgikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.