George Blake, George Behar jaioa (Rotterdam, 1922ko azaroaren 11Mosku, 2020ko abenduaren 26a) britainiar espioia izan zen. Aita judu sefardia zen eta ama herbeheretarra protestantea. 13 urte zituela aita hil zitzaion eta Egiptora joan zen bizitzera izeba batekin. Kairoko Eskola Ingelesean ikasi zuen eta ondoren errusiera ikasi zuen Cambridgen. Kairon, bere lehengusu Henri Curielek ideia marxistetan hasi zuen. Bigarren Mundu Gerran Holandako erresistentzian parte hartu zuen eta 1942an familiarekin elkartu zen Ingalaterran. Royal Navyn sartu eta handik gutxira Secret Inteligence Servicek (MI6) errekrutatu zuen. 1948an Korean britainiar enbaxadara bidali zuten. Koreako Gerran ipar korearrek harrapatu eta Ipar Koreara bidali zuten. Han komunista egin zen eta sobietarrentzat lan egiteko eskaini zen. 1953an askatu eta Ingalaterrara itzuli zen, komunistentzako sator bezala lan eginez. 1961ean aurkitu zuten eta 42 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Bost urte geroago, espetxetik ihes egin eta Moskun finkatu zen.

George Blake

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Behar
JaiotzaRotterdam1922ko azaroaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMosku2020ko abenduaren 26a (98 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaDowning College (en) Itzuli
Harrow School
Hizkuntzakingelesa
errusiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakespioia, army scout (en) Itzuli eta komunista
Enplegatzailea(k)Secret Inteligence Service
KGB
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Gerra Hotza
IMDB: nm4107828 Edit the value on Wikidata