Georg Simon Klügel

Georg Simon Klügel XVIII. mendeko matematikari alemaniarra izan zen .

Georg Simon Klügel
Georg Simon Klügel (1739-1812).jpg
Bizitza
JaiotzaHanburgo1739ko abuztuaren 19a
HerrialdeaRhingo Konfederazioa
HeriotzaHalle (Saale)1812ko abuztuaren 4a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAbraham Gotthelf Kästner
Hizkuntzaklatina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Göttingen eta Halle (Saale)
Enplegatzailea(k)University of Helmstedt (en) Itzuli
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

BizitzaAldatu

Klügel Hanburgoko merkatari baten semea zen. Hiri horretako Johanneum eta Gymnasium Academicum-en ikasi zuen, matematika prestakuntza ona jaso zuen eta irakasleek matematikako ikasketak jarraitzera bultzatu zuten. Hala ere, 1760an Göttingengo Unibertsitatean sartu zen teologia ikasteko asmoarekin. Unibertsitatean Kästner irakaslea ezagutu zuen, bere talentuak aurkitu eta ikasketak aldatzea eragin ziona.

1763an bere doktorego tesia irakurri zuen Euklidesen bosgarren postulatuari buruz, [1] Lambert [2] eta ziurrenik Gauss bera eragin zuen lana.

Göttingenen egon zen 1765. urtera arte Hannoverrera joan zenean Intelligenzblatt aldizkariko zuzendaria izateko. 1767an Helmstedt-eko (Saxonia Beherea) unibertsitateko irakasle aukeratu zuten.

1769an Hanburgon ezkondu zen, eta zortzi seme-alaba izan zituen.

Azkenean, 1788an, fisikako eta matematikako irakasle izendatu zuten Halleko Unibertsitatean, Karsten zenduaren ordez, [3] eta bertan egon zen hil arte, nahiz eta 1808tik aurrera eta gaixotasun larria zela eta, ia irakaskuntza eta ikerketa lan guztiak bertan behera utzi zituen.

LanaAldatu

Analytische Trigonometrie (Brunswick, 1770) argitaratzeak funtzio trigonometrikoaren ikuskera modernoa sartzea esan nahi zuen eta bertan funtzio desberdinen arteko erlazioak frogatu zituen. [4]

Ez da hain interesgarria bi liburukiko Analytische Dioptrik (Leipzig, 1778) liburua.

Era berean, interesgarria da Über die Lehre von den entgegengesetzten Grössen (1795ean argitaratutako aurkako neurrien teoria) artikulua, zenbaki negatiboen defentsa gogorra egiten duena eta, zalantzarik gabe, Kanten obran eragina izan zuena.[5]

Baina bere lanik garrantzitsuena, eta baita monumentalena ere, Mathematisches Wörterbuch oder Erklärung der Begriffe, Lehrsätze, Aufgaben und Methoden der Mathematik matematikako hiztegia da, eta horretatik hiru liburuki argitaratu zituen 1803 eta 1808 artean Leipzigen. Lana Karl Brandan Mollweide eta Johann August Grunert ondorengoek jarraituko zuten, 1823 eta 1836 artean beste hiru liburuki argitaratuko zituztenak. Lanak, matematika kontzeptuak eta haien frogapenak argitzeaz gain, behaketa historiko zabalak egiten ditu matematika puruan zein aplikatuan. [6]

ErreferentziakAldatu

  1. Volkert, or. 357.
  2. Bardi, or. 108.
  3. Schubring, or. 139.
  4. Ernst, or. 48.
  5. Schubring, orr. 139-141.
  6. Folkerts, Scriba & Wussing, or. 114.

BibliografiaAldatu

  • Bardi, Jason Socrates. The Fifth Postulate: How Unraveling A Two Thousand Year Old Myster Unraveled the Universe (ingelesez). Hoboken (NJ): John Wilet & sons, 2009. ISBN 978-0-470-14909-6. 
  • Ernst, Thomas. A Comprehensive Treatment of q-Calculus (ingelesez). Basilea: Springer, 2012. ISBN 978-3-0348-0430-1. 
  • Folkerts, Menso; Scriba, Christoph J.; Wussing, Hans. «Germany». A: Joseph W. Dauben, Christoph J Scriba (eds). Writing the History of Mathematics - Its Historical Development (ingelesez). Birkäuser, 2002, or. 109 i ss.. ISBN 3-7643-6166-2. 
  • Schubring, Gert. Conflicts Between Generalization, Rigor, and Intuition (ingelesez). Springer, 2005. ISBN 978-0387-22836-5. 
  • Volkert, Klaus. (2006). Georg Klügel's dissertation (1763) now accessible on the worldwide web. doi:10.1016/j.hm.2006.02.004. ISSN 0315-0860..

Kanpo estekakAldatu

  • O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F. «Georg Simon Klügel» (en anglès). MacTutor History of Mathematics archive. School of Mathematics and Statistics, University of St Andrews, Scotland. (Ingelesez)
  • Forts, Jaroslav. Klūgel, Georg Simon. Complete Dictionary of Scientific Biography.