François-Noël Babeuf
François-Noël Babeuf, ezagunagoa Gracchus Babeuf izenez, (Saint-Quentin, Pikardia, 1760ko azaroaren 23a- Paris, 1797ko maiatzaren 27a) frantses iraultzailea izan zen, Marx eta Engelsen arabera komunismoaren aitzindaria. Frantziako Iraultzan parte hartze nabarmena izan zuen eta bereziki berdinzaletasunaren alde jardun zuen. Berdintsuen konjurazioan prestatu zuen, iraultza aurrera eraman eta bere ideiak gauzatzeko, baina salaketa baten ondorioz bere planak abina jarri baino lehen atxilotu eta 1797an exekutatu zuten.
François-Noël Babeuf | |
---|---|
(1794) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Quentin, 1760ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Vendôme, 1797ko maiatzaren 27a (36 urte) |
Heriotza modua | : burugabetzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie-Anne Babeuf (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, artxibozaina eta politikaria |
Parte-hartzailea
| |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Conspiracy of the Equals (en) |
Berdinen manifestua, 1795
aldatu≪Betidanik esan izan zaigu azalkeriaz: gizakiak berdinak dira; eta betidanik ezberdintasunik negargarriena gizasemeengan dago. (...) Guk hemendik aurrera berdinak bizi eta hil nahi dugu, halaxe jaio gara eta.
(...) Ez dugu "Gizakiaren Eskubideetan" idatzitako berdintasuna bakarrik nahi; gure artean nahi dugu, gure etxearen teilatupean. Hori lortzeko guztirako prest gaude. (...) Ondasunak banatzea eskatzen dugu (...) Kito jabetza indibiduala; lurra ez dadila inorena izan; haren emariak guztionak izango dira.
Gizakien artean ez dadila beste alderik egon adina eta sexua baino; guztiok dauzkagu behar eta gaitasun berdinak. Denontzat heziketa eta elikadura bera egon dadila. Lur eta aire bera dago denontzat. (...) Frantziako herria (...) aitortu eta aldarrikatu gurekin batera berdinen errepublika.≫
François-Noël Babeuf, "Berdinen manifestua", 1795
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François-Noël Babeuf |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |