Genoveva Pariskoa

Genoveva (Nanterre, 420 inguru - Paris, 500 inguru) Frantziako santu kristaua da, Paris hiriko zaindari edo patroi, eta baita Nanterreko Elizbarrutiarena eta jendarmeena.

Genoveva Pariskoa
Ste genevieve st etienne.jpg
Bizitza
JaiotzaNanterre, 423
HeriotzaParis, 502 (78/79 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Étienne-du-Mont (en) Itzuli
Jarduerak
Santutegia
Azaroaren 26 eta urtarrilaren 3
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 3239 Edit the value on Wikidata

EtimologiaAldatu

Izenaren jatorri etimologikoaz bi teoria daude, bata galiarren hizkuntza zeltikoan oinarritzen da eta 19. mendeko Abbé Saint-Yves delako batek idatzitako hagiografian agertzen da[1]: genoeth litzateke izen zeltikoa, non genata galoa edo genou bretoierazkoa geneukakeen,'ahoa', eta eff litzatekeen 'zerua', hortaz, 'genoueff'' litzateke "zerua ahotik", zentzu askorik ez duen konposaketa bat.

Hizkuntzalariek izen germaniko franko baten alde jotzen dute gehiago: Kenowīfa edo Kenuwefa izango litzateke forma hori, non Ken- elementua ageri den 'leinu, arraza' (kin egungo ingelesez) eta wif edo 'emakumea, enaztekia' (wife egungo ingelesez, Weib alemanez)[2].

BiografiaAldatu

Pertsonaiari buruzko informazio historikoaren iturri bakarra Vita sanctae Genovefa bat da, 6. mendeko testu hagiografikoa, egile anonimo kristau batek ustez santua hil eta 18 urtetara idatzia. Vita edo Bizitza horrek ez du inolako kronologiarik eskaintzen Genovevaren bizitza kontestu historikoan jartzeko, nahiz eta Atila edo Txilderiko bezalako pertsonaiak agertzen diren aipatuak santuarekin elkarlotuta[3].

MirariakAldatu

Aldiz naturaz gaindiko mirariz eta gertakariz betea dago santuaren bizitza. Mirari batzuk kontatzen ditu Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan, halamoduzko jite berezi batekin[3]. Inork unatzen bazuen Genoveva, gerta zitekeen amorratuta madarikazioa botatzea santuak, baina gero kontra-mirari on batekin konpontzen zuen hori. Horra bi adibide jarraian kontatuak pasarte honetan:

« Usatzen zue Errege egunetik ortzegun sanduraño egotea erretiratu ertxirik Zelda batean orazio ta penitenziatan. Emasteki batek kuriosidades nai izan zue beiratu zer ari zen: eta istantean gelditu ze itsu, ta ala egon ze atra arteo sanda erretirotik, ta eman arteo bista. Jaun bati eskatzen zio barka zezola bere mutil bati eztakit zer kulpa. Ura gogor ezetz: sandak erran zio, orrek eznau aditu nai; bego, adituko nau ene Jesus onak. Itzuli zeneko etxera Kaballeroa, erori ze gaitz mortale batean; oneki ezaundurik bere kulpa eskatu zio sandari erremedio, ofrezitus barkatzea: ta guzia egin ze. »

ErreferentziakAldatu

  1. «Vie de Sainte Genevieve, Patronne de Paris Et Du Royaume de France Suivie de L'Histoire de» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  2. Bourassin, Emmanuel.. (1997). Sainte Geneviève. Editions du Rocher ISBN 2268025896. PMC 37033095. (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  3. a b «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).