Gema Intxausti

eskultore bizkaitarra

Gema Intxausti Miangolarra (Gernika-Lumo, 1966) euskal artista arlo desberdinetan, bereziki eskultura landu du oso modu berritzailez eta disziplina arteko bideak aztertuz.

Gema Intxausti
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
University for the Creative Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Biografia aldatu

Gema Intxausti Gernikan, 1966an jaio zen. Leioako Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, University College for the Creative Arts erakundean, Fernhamen (Ingalaterra), zinema eta bideoa ikasi zuen. 1980tik aurrera Artelekun, artista desberdinen tailerrak antolatu zituen: Ángel Bados, Pepe Espaliú, Txomin Badiola eta María Luisa Fernández. 2018an bere ibilbide artistikoa saritzeko Gure Artea saria eskuratu zuen.[1]

Estiloa eta lanaren oinarriak aldatu

"Eskultura-praktikak zeharkatzen du Gema Intxaustiren obra. Hasierako obrak, garbiketako zapiz eginak, eta zelozko piezak, euskal testuinguruan laurogeita hamarreko urteetako eskulturaren lengoaien berrikuntza markatu zuten proposamenen artean koka daitezke. Geroago, Gemaren obrak ukitu narraziozkoagoa hartu zuen, zine, musika edo literaturako erreferentziei oso leku garrantzitsua eman baitzien. Duela gutxi marrazkia eta argazkia baliatu ditu zenbait proiektu egiteko, horien aipua eginez eta horiez jabetuz; eta proiektu horietan, horrenbestez, arte kontzeptualak abian jarritakoekiko hurbileko estrategiak identifika daitezke".[2]

Erakusketak aldatu

Bakarkakoak aldatu

  • Wilder is the Black, La Taller, Bilbo (2014)
  • Meanwhile… rapture, Rekalde Aretoa, Bilbo (2014).
  • Gema Intxausti. Jendetzaren erdian atxiloketa ikusten, Artium, Gasteiz, 2020.[3]

Kolektiboak aldatu

Sariak aldatu

  • 1991: Gure Artea Saria 1991n.
  • 1994: Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako Beka.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu