Gediz
Gediz (antzinean Hermos, antzinako grezieraz: Ἕρμος edo latinez: Hermus deitua; turkieraz: Gediz Nehri, ˈɡediz ahoskatua) Turkiako ibaia da, Anatolia barrutik igarotzen diren eta Egeo itsasoan isurtzen duten bigarren ibairik luzeena, Menderes ibaiaren ondoren.
Gediz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 401 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°35′18″N 26°48′57″E / 38.5883°N 26.8158°E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Izmir probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.500 km² |
Lakuak | Demirköprü Reservoir (en) |
Bokalea () | Esmirnako golkoa |
Kütahyako probintziako Murat eta Kütahya mendietan jaioa, Manisa probintzian zehar ibiltzen da, Sardestik (egungo Sarf) gertu igarotzen da eta Esmirnako golkoan itsasoratzen da, Maltepe herritik gertu. Guztira 401 kilometroko luzera du, eta bere ibilguan Demirköprü presa dago.
Bere ibaiadar nagusiak Kunduzlu, Selendi, Deliinis, Demrek eta Nif dira. 1998ko apirilaren 15ean, Esmirna probintziako ibaiaren deltako 14.900 hektarea Ramsar lekua izendatu zituzten (945 zk.).
Erreferentziak
aldatu
Artikulu hau Turkiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |