Ireki menu nagusia

Gebara leinua edo gebaratarrak Erdi Aroan, Araban eta Gipuzkoan, Oñatin bereziki, nabarmendu zen familia noblea izan zen. XII. eta XIII. mendeetan, Gipuzkoako jaun izan ziren etxe horretako aitoren seme batzuk, Nafarroako erregeen zerbitzura. XIV. mendean, Gaztelako koroarekiko loturak estutu zituzten gebaratarrek eta handik aurrera Oñati, Gebara, Leintz Gatzaga eta beste leku askotako jaun izan ziren. Parte hartu zuten Leinuen arteko gatazketan eta Arrasateko erreketan, 1448. urtean. Oñatiko konderria sortu zuten 1501. urtean.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu