Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea
Gata-Níjar Lurmuturraren Parke Naturala (gaztelaniaz: Parque Natural del Cabo de Gata-Níjar) Andaluzian horrelako ezaugarriak dituen lehenengo erreserba da. Almeríako probintzian dago. 49.512 Ha ditu, 12.012 itsasokoak. 1987ko abenduaren 23an sortu zuten. UNESCOren Biosfera erreserba da.
Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | UNESCO Global Geopark (en) , hegaztientzako babes bereziko eremu, kontserbazio bereziko eremu, Biosfera erreserba, naturagune babestua eta parke natural |
Azalera | 49.512,19 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°54′N 2°02′W / 36.9°N 2.03°W |
Honen parte da | Natura 2000 Natura 2000 in Spain (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Almería |
Kokapena
aldatuParkea Almeríako hego-ekialdeko hiru udaletan zabaltzen da: Almería, Carbonera eta Nijar; herriak gehiago dira: Rodalquilar, Las Negras, Agua Amarga, Los Escullos, Isleta del Moro, Las Hortichuelas, Fernán Pérez, El Pozo de los Frailes, San Miguel de Cabo de Gata eta Almadraba de Monteleva. Itsas aldetik 63 km daude, Salinicas hondartzatik (Carboneras) Almeríako Rambla de Aguaseraino. Halaber, itsasoan alde babestua mila nautika bat Mediterraneoan sartzen da, Europako kontinentearen kostaldeko espazio handiena izanik.[1]
Populazioa
aldatuPopulazioaren ikuspuntutik, inguru horretan oso pertsona gutxi bizi da: INEren arabera, 2008an 5.269 biztanle zituen, oso dispertsuak, populazio dentsitatea 14 biztanle/km. Populazio horren kopurua nagusia kostaldean egokitzen da, ia % 75a. Opor garaietan, dena dela, populazioak igoera handia ezagutzen du: kostaldeko San José (Almería) edo Agua Amarga bezalako tokietan hirukozten da.
Orokorrean, azken urteetan populazio zifrak gora doaz: azken bederatzi urtetan %35,31a igo baita.
Ondare naturala
aldatuFlora
aldatuFauna
aldatuNatura parkean 1.100 espezie desberdinak ikus daitezke, gehienak hegaztiak. Hona hemen batzuk:
Iruditegia
aldatu-
Gata lurmutur faroaren inguruko lurraldea.
-
Gaueko irudia.
-
Dunak.
-
Las Salinas.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Moreno Lampreave, D. (2001) Cabo de Gata: un espectacular patrimonio natural litoral y sumergido. Actas de las I Jornadas sobre Reservas Marinas, https://web.archive.org/web/20191110215613/http://www.reservasmarinas.net/divulgacion/eventos/pdf/gata_diegomoreno.pdf.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Frantsesez):Parkearen webgunea.
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz):Gata lurmuturraren gida.
- (Gaztelaniaz):Parkearen orria Andaluziako Juntaren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Parkeko bisitarien webgunea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkea |