Ireki menu nagusia

Jujubondoa (Ziziphus jujuba) Ramnazeoen familiako zuhaitza da, 5 m inguru luzea, enbor bihurria eta behera okertutako adar arantzatsuak dituena. Olibondoaren antzeko hostoak, harenak baino laburragoak, kolorez berde horixkak, distiratsuak eta txandaka antolatuak izaten ditu; loreak, berriz hori txikiak, eta fruitua, jujuba izenekoa, olibaren antzeko arre beltzarana, harena baino txikixeagoa. Berez Asiakoa da, baina Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan zabaldu samarra dago gaur egun.

Jujubondo
Ziziphus jujuba Habitus 2010-10-26 ArboretoParqueElPilarCiudadReal.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRhamnaceae
GeneroaZiziphus Ziziphus
Espeziea Ziziphus jujuba
Datu orokorrak
Iturria Jujuba

Lehendabizikoz hegoaldeko Asian k. a. 9000 inguruan etxekotu zuten.[1] Egun, 400 kultibar baino gehiago ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. Gupta, Anil K. (2004-7-10) «Origin of agriculture and domestication of plants and animals linked to early Holocene climate amelioration» Current Science (Indian Academy of Sciences) 87 (1): 59.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jujubondo  


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.