Hilen hondartza (Almería)
Hilen hondartza (gaztelaniaz: Playa de los Muertos) Almeríako probintzian dagoen Carboneras herrian dagoen inguru ezaguna da. Herritik bost kilometrotara dago eta nudismoa onartua dago. Gata-Níjar Lurmuturraren Parke Naturalean dago. Egin diren zenbait inkestetan hondartza hau Espainiako onena bezala agertu izan da.[1]
Hilen hondartza (Almería) | |
---|---|
Mota | hondartza |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°57′13″N 1°53′56″W / 36.9535°N 1.8989°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Carboneras |
Izenaren jatorria
aldatuHerritik aparte dagoen hondartza izanik horrek beti izaera berezia eman dio. Dena dela, hisotrikoki izena inguruan gertatzen ziren naufragioen biktimak, gorpuak, sarritan inguru horretan agertzen ziren, Itsaslasterrek hara eramanak.[2]
Babespena
aldatu2008an Gata-Níjar Lurmuturraren Natura Parkearen Errekurtso Naturalen Antolaketa Planean hondartza hau erregulazio bereziko itsas-aldea (Zona B3). Bertan haren bailio geologikoa azpimarratzen da, dauden Pliozenoko jalkinei esker. Paisajistikoki balore handia du inguru osoak. Duen babesa dela eta, hondartzan ez daude ez tabernarik, ezta ere beste motatako zerbitzurik. Horri esker inguruak bere paisaiaren baloreak gordetzen ditu.
Nudismoa
aldatuNudismoa hondartzan honetan onartuta dago baina batez ere ezkerreko aldean. Hondartza mista dela esan daiteke.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Hondartzaren inguruko informazioa.
- (Ingelesez):Argazkiak.