Geologia aldatu

Arabako Lautada osoan bezala, Gasteizko beheko eskualdea Goi Kretazeoko material tuparridunez osaturik dago gehienbat. Tartean harri karbonatodunez eratutako atal gogorragoak daude, Lautadako muino lekukoak osatuz: Araka, Jundiz, Estibalitz, Eztarroa, etab. Haranaren hondoan Kuaternarioko metaketa berriak daude. Azken hauek ibai-jatorria daukate eta matrize hareatsu-buztintsu oparoaren barruan kokaturiko legar heterogeneoz eraturik daude.

Ipar-mendebaldeko mendilerroak (Badaia, Arrato) kareharrizkoak dira, Goi Kretazeokoak. Hegoaldean, Gasteiz mendiak hareharri campaniarrez eta konglomeratu tertziarioz eraturik dago.

Edafologia aldatu

Lurzoruei dagokienez, udalerriko gunerik euritsuenetan lurzoru arre kaltzimorfikoak eta lurzoru arre azidoak dira nagusi, lehenak harri ama kareatsua denean eta bigarrena hareatsua den lekuetan. Prezipitazioa hain altua ez den tokietan lurzoru arre kareatsuak eratu dira; ez dira lurzoru kaltzimorfikoak bezain deskaltzifikatuak udan lehorte nabarmena jasaten dutelako. Gune karstikoetan redzinak eta litosolak sortu dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu