Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa

Gartzia II.a Antso[1][2], Okerra ezizenaz ezaguna, (?-930) Baskoniako dukea (887-930) izan zen[3].

Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa
Bizitza
Jaiotza 850 (egutegi gregorianoa)
Heriotza 920 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Familia
Aita Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa, Sancho II Mitarra
Ezkontidea(k) Amuna (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

BiografiaAldatu

Litekeena da Antso II.a Antso edo Antso III.a Mitarraren semea izatea, baina zenbait iturrik gaztelarra zela diote[4]

Arnaldo Gaskoiniakoaren lehengusua ere izan liteke, iturri batzuen arabera dukeorde izan zen 864an bere aita hil eta adintxikikoa zenean. Besteek, berriz, Arnaldo Antsoren oinordekotzat hartzen dute eta urte berean hil zutela diote. Edonola ere, Gartziak 887an boterea lortu zuen.

Urte hartan Akitaniako beste handikien artean zegoen Bourgesko biltzarrean, Karlos Lodiaren erreinaldiaren hasieran eskualdeko jarrera finkatzeko egina. 904an comes et marchio in limitibus oceani, hau da, "konde eta margrave ozeanoaren mugetaraino" titulua erabiltzen zuen. Gartziak Bordeleko konderria dukerrian barneratu zuen. Gartziaren alaba Andregotok Gilen Antso Gaskoiniakoa ezkondu zuen.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Gartziak Amuna ezkondu eta sei seme-alabak izan zituzten:


ErreferentziakAldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. frantsesez: Garsie-Sanche le Tors edo le Courbé; okzitanieraz: Gassia Sans; latinez: Garsia Sancius Corvum
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963 44. orr.


Aurrekoa
Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
887-930
Ondorengoa
Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa