Bordeleko konderria
Bordeleko konderria izen bereko hiria eta inguruko lurraldeetan merovingiar eta karolingiarren garaietan izandako aginte sistema izan zen.
Bertako kondea, latinez comes Burdagalensis, hiriko gobernadorea izan zen. Bere izenak ia ezezagunak dira IX. mendera arte. Orduan, bikingoen erasoaren aurkako bere kokapen estrategikoa zela eta ospea lortu zuten. Hurrengo mende bitan, Bordeleko konderria Baskoniako dukerriaren barruan sartu zen. Saintesko konderria (comitatus Santonicensis) sarritan Bordelekin batera zihoan.
XIX. mendean Henrike Artoiskoa (1820-1883), gero Frantziako erregenahia izango zena, jaiotzean Bordeleko duke izendatu zuten.
Kondeen zerrenda
aldatu- 575 inguru: Sigulfo
- 584 inguru: Warnachar
- 585 inguru: Galactorius, defensor civitatis
- 781 – 816: Xemen I.a, baita Gaskoniako dukea ere
- 840 – 846: Xemen II.a Mostelanicus, baita Gaskoniako dukea ere
- 846 – 848: Gilen I, baita Gaskoniako dukea ere
- 863 – 864: Arnaldo, baita Gaskoniako dukea ere
- 887 – 906: Amalvinus
- 977 – 988: Gilen II.a "Ona"
- 988 – 996: Gilen II.a, baita Gaskoniako dukea ere
- 997 – 1009 : Bernat Gilen, baita Gaskoniako dukea ere
- 1009 – 1032 : Antso Gilen, baita Gaskoniako dukea ere
- Gilen II.aren agintalditik Baskoniako dukerriak barneratu eta bere hiriburu bilakatu zen Frantzian Anjou leinua agertu arte.