Gari sailak beleekin

Gari sailak beleekin, baita Galsoroak ekaitzpean (1890) bezala ezagututa ere (Nederlanderaz: Korenvelden onder dreigende luchten met kraaien), Van Goghek egindako margolan ezagunetariko bat dugu. Margolariaren azken koadroa da, Auversen egina 1890an, bere buruaz beste egin baino lehen. Kondairak dio bere buruari tiro egin zuen gari sail bera dela. Beste obrekin alderatzen badugu tristura eta desesperazio sentimendu oso gogorra erakusten du, inpresionismoaren koadrorik garrantzitsuena da, bai eta eragin handiena izan duena ere.

Gari sailak beleekin
Van Gogh, Wheatfield with crows.jpg
Jatorria
SortzaileaVincent van Gogh
Sorrera-urtea1890
IzenburuaWheatfield with crows
Mugimenduainpresionismoa
Inpresionismo ondokoa
Amaiera lekuaAuvers-sur-Oise
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak50,2 (altuera) × 103 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaVan Gogh Museoa
Frantzia
BildumaVan Gogh Museoa
Inbentarioas0149V19558
Koordenatuak52°21′30″N 4°52′52″E / 52.358333°N 4.881111°E / 52.358333; 4.88111152°21′30″N 4°52′52″E / 52.358333°N 4.881111°E / 52.358333; 4.881111

Obraren gaineko komentarioaAldatu

Gari sail bat erdian bide batez osatuta dagoen koadroa ikusi dezakegu, zeru iluna eta beleez osatuta dagoena. Gaueko argiaren erabilera nabaria da. Gariaren horia eta zeruko urdin ilunaren artean kontraste handia dago. Zerua plano bakarrean dago, gariaren horia berriz lehenengo plano batean aurkezten da, pintzela gogorrez markatua gero eta txikiagoak bilakatzen direnak perspektiba sortzeko ideiarekin. Koadroa olioz eginda dago, kolore bizien erabilpena adierazten du. Koadroa horizontalki banatuta dago, zeruaren eta gari sailaren artean. Goiko aldean trazaketa argalagoa ikusten da, beheko partean berriz trazaketa lodiagoa da. Koadroa bista horizontalaz aparte, bista bertikal bat ere erakusten digu, bidea. Simetria dagoela ikusten da, landa eremu bera baitago bi aldeetan.

Artistaren egoera depresiboa adierazten duten sinbolismoz beterik dago. Beleak kultura herrikoian heriotzaren zeinu bezala hartzen da. Beste elementu sinbolikoa, zeru iluna izan ahal da, itogarria edo desesperantza sentsazioa ematen duena. Espresiboa da oso koadro hau.

Kanpo estekakAldatu