Gap lotura, nexus edo Macula communicans zelulen arteko lotura‎ egiten duen egitura bat da, bien arteko zitoplasmak konektatzen dituena[1].

Gap loturen egitura.
Goitik hasita hirugarrena da atxikidura banda.

Kokapena

aldatu

Animalia zelula eukariotikoetan agertzen da, gorputzeko ia ehun guztietan. Helduen gihar-ehun eskeletikoan falta da bai eta zelula aske mugikorretan ere (globulu gorriak eta espermatozoideak)[2].

Egitura

aldatu

Zelula mintz bakoitzean dauden konexina hexameroak parekatzen dira kanal zitoplasmatikoak eratuz.

Gap lotura bakuna

aldatu

Konexinak transmintzezko proteinak dira, transmintzezko lau segmentu dituztenak, N-muturra eta C-muturra zitoplasmaren barnean daudelarik. Sei konexina elkartzen dira eta konexoi egitura eratzen dute. Konexoi bakoitza hemikanal bat da, ondoko zelularen konexoia behar du kanal osoa eratzeko[3]. Kanal bien artean 2-4 nm-tako zelularteko tartea izaten da[4], loturarik gabeko eremuetan 25 nm-koa izaten da. Konexinek fosforilazio bidez konformazio aldaketak izaten dituzte[3] eta kanalak ireki eta itxi egin daitezke, pH-aren eta Ca2+ kontzentrazioaren arabera[2].

Ornogabeetan inexina proteinek osatzen dituzte gap loturak[5].

Gap lotura plaka

aldatu

Ehundaka gap loturatako multzoak osatzen dira zelulen artean mintzaren eremu zehatzetan. Plaka hauei disko sinaptikoa izena ere ematen zaie[6].

Funtzioak

aldatu
  • Zelulen arteko komunikazio elektrikoa ahalbidetzen du. Horrela ekintza potentziala zuzenean transmititzen da mezulari kimikoen beharrik gabe. Gap loturetan nerbio bulkada askoz azkarragoa da eta norabide bikoitzekoa izan daiteke[5].
  • Zelulen arteko komunikazio kimikoa ahalbidetzen du, bigarren mailako mezulariak elkartrukatzen baitutu, adibidez inositol trifosfatoa (IP3) edota Ca2+.
  • 485 datoneko pisu molekularra baino txikiagoa duten molekulak pasatzen ditu[7], ornogabeetan 1.100 dalton arterainokoak[8].
  • Trukatzen ari diren molekulak zelula arteko espaziora ihes egin dezaten oztopatzen du.

Historia

aldatu

Gap loturak identifikatu ziren aurreneko mikrografiak 1958. urtean aurkitu zituen Sjostranden taldeak gihar-ehun kardiakoko zeluletan[9]. "Gap lotura" izena (ingelesez: Gap junction) 1969an ezarri zen. "Gap" hitzak ingelesez tartea edo hutsunea esan nahi du. Hasieran seinale elektrikoa transmititzen zutela ikusi zen eta beranduago aurkitu zen molekula kimikoen elkartrukea.

Erreferentziak

aldatu
  1. White, Thomas W.; Paul, David L.. (1999-03-01). «Genetic diseases and gene knockouts reveal diverse connexin functions» Annual Review of Physiology 61 (1): 283–310.  doi:10.1146/annurev.physiol.61.1.283. ISSN 0066-4278. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  2. a b Rackauskas, Mindaugas; Neverauskas, Vaidas; Skeberdis, Vytenis Arvydas. (2010). «Diversity and properties of connexin gap junction channels» Medicina (Kaunas, Lithuania) 46 (1): 1–12. ISSN 1648-9144. PMID 20234156. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  3. a b (Ingelesez) Lampe, Paul D.; Lau, Alan F.. (2000-12-15). «Regulation of Gap Junctions by Phosphorylation of Connexins» Archives of Biochemistry and Biophysics 384 (2): 205–215.  doi:10.1006/abbi.2000.2131. ISSN 0003-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  4. (Ingelesez) Maeda, Shoji; Nakagawa, So; Suga, Michihiro; Yamashita, Eiki; Oshima, Atsunori; Fujiyoshi, Yoshinori; Tsukihara, Tomitake. (2009-04). «Structure of the connexin 26 gap junction channel at 3.5 Å resolution» Nature 458 (7238): 597–602.  doi:10.1038/nature07869. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  5. a b (Ingelesez) Dong, Ao; Liu, Simin; Li, Yulong. (2018). «Gap Junctions in the Nervous System: Probing Functional Connections Using New Imaging Approaches» Frontiers in Cellular Neuroscience 12  doi:10.3389/fncel.2018.00320. ISSN 1662-5102. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  6. Zampighi, G.; Robertson, J. D.. (1973-01). «Fine structure of the synaptic discs separated from the goldfish medulla oblongata» The Journal of Cell Biology 56 (1): 92–105.  doi:10.1083/jcb.56.1.92. ISSN 0021-9525. PMID 4118455. PMC 2108846. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  7. (Ingelesez) Hu, Xinge; Dahl, Gerhard. (1999). «Exchange of conductance and gating properties between gap junction hemichannels» FEBS Letters 451 (2): 113–117.  doi:10.1016/S0014-5793(99)00558-X. ISSN 1873-3468. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  8. (Ingelesez) Loewenstein, Werner R.. (1966). «Permeability of Membrane Junctions*» Annals of the New York Academy of Sciences 137 (2): 441–472.  doi:10.1111/j.1749-6632.1966.tb50175.x. ISSN 1749-6632. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  9. (Ingelesez) Peracchia, Camillo. (2019-02-16). Gap Junction Structure and Chemical Regulation: Direct Calmodulin Role in Cell-to-Cell Channel Gating. Academic Press ISBN 978-0-12-816380-1. (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).

Kanpo estekak

aldatu