Zelulen arteko loturak

Zelulen arteko loturak animalia ehunetako bi zelularen zelula mintzen artean edo zelula bat eta inguruan duen matrizearen artean dauden atxikidurak dira. Zelula epitelialetan edota nerbio eta gihar-ehunetako zeluletan oso ohikoak dira. Lotura hauei esker eratzen dira ehunak.

Zelulen lotura mota nagusien egiturak:
1. Gap lotura
2. Desmosoma
3. Lotura estua

Landare eta onddo zeluletan horma zelularrak lotzen ditu zelulak baina elkar komunikaturik daude hodi zitoplasmatikoen bidez[1]. Landareetan plasmodesmoak agertzen dira eta onddoetan septoak.

Sailkapena aldatu

 
Zelulen arteko lotura mota guztiak (goitik behera):
1. Lotura estua
2. Atxikidura banda
3. Gap lotura
4. Desmosoma
5. Hemidesmosoma

Lau motatako loturak aurkitzen dira: Lotura estuak, aingura bidezko loturak eta gap loturak.

Lotura estuak: Zonula occludens aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lotura estua (zelula)»

Bi zelularen mintz elkarren artean lotzen dituzten proteina harizpiz osaturiko loturak dira. Epitelio eta endotelio zeluletan agertzen dira eta sustantzien jario askea ekiditeko hesi iragazkaitza eratzen dute zelulen eremu apikalean. Lotura estuak eratzen dituzten proteinak klaudinak eta okludinak izaten dira gehienbat[2].

Aingura bidezko loturak aldatu

Zelula mintzetan proteinazko xaflak eratzen dira eta bertatik glikoproteinak luzatzen dira kanporantz. Bi zelulatako glikoproteinak elkarren artean ainguratzen dira eta horri esker ehunen uzkurdura-erlaxazio mugimenduetan zelulak elkarrekin mantentzen dira. Mikroskopio elektronikoz begiratuta zelula mintz bien arteko tartea ongi bereizten da.

Loturen konplexutasuna aintzat hartuta hainbat motatako loturak ezagutzen dira:

Lotura Zitoeskeletoko zuntzak Mintz arteko proteinak Zeri lotzen zaio
Desmosomak
(Macula adherens)[3]
Firu ertainak Kadherinak Beste zelula bati
Hemidesmosomak
(Macula adherens)[4]
Firu ertainak Integrinak Kanpoko matrizeari
Atxikidura bandak
(Zonula adherens)[5]
Aktinazko mikrofiruak Kadherinak, Integrinak Beste zelula bati edo matrizeari

Gap loturak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gap lotura»

Bi zelularen artean elkartrukea ahalbidetzen duten lotura motak dira. Zelula mintz bakoitzean transmintzeko proteinak diren sei konexina elkartzen dira konexoia izeneko tunela eratzeko eta bertatik molekula txikiak eta ioiak igarotzen dira[6]. Odol-hodi gutxi dauden ehunetan ugari agertzen dira, begietako kristalino eta korneako zeluletan adibidez.

Hiru zelulen arteko loturak aldatu

Epitelio ehunetako zelulek itxura geometrikoa izaten dute eta hauen erpinetan trizelulina izeneko proteina batek loturak eratzen ditu. Honi esker hesi iragazkaitza eratzen da eta zelulen zatiketetan ere hainbat zeluletako zitoeskeletoak koordinatzen laguntzen du[7].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Bloemendal, Sandra; Kück, Ulrich. (2013-01-01). «Cell-to-cell communication in plants, animals, and fungi: a comparative review» Naturwissenschaften 100 (1): 3–19.  doi:10.1007/s00114-012-0988-z. ISSN 1432-1904. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  2. (Ingelesez) Anderson, James M.; Itallie, Christina M. Van. (2009-08-01). «Physiology and Function of the Tight Junction» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology 1 (2): a002584.  doi:10.1101/cshperspect.a002584. ISSN 1943-0264. PMID 20066090. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  3. Lie PP, Cheng CY, Mruk DD. (2011). The biology of the desmosome-like junction a versatile anchoring junction and signal transducer in the seminiferous epithelium. International Review of Cell and Molecular Biology. 286., 223--269 or. ISBN 9780123858597..
  4. Gipson IK, Spurr-Michaud SJ, Tisdale AS. (1988). Hemidesmosomes and anchoring fibril collagen appear synchronously during development and wound healing. Developmental Biology. 126 (2), 253–262 or..
  5. Yan HH, Mruk DD, Lee WM, Cheng CY. (2008). Cross-talk between tight and anchoring junctions-lesson from the testis. Advances in Experimental Medicine and Biology. 636. New York, NY : Springer-Verlag New York., 234-254 or. ISBN 978-0-387-79990-2..
  6. Andrew L Harris; Darren Locke. (2009). Connexins, A Guide. New York: Springer, 574 or. ISBN 978-1-934115-46-6..
  7. Bosveld F, Markova O, Guirao B, Martin C, Wang Z, Pierre A, Balakireva M, Gaugue I, Ainslie A, Christophorou N, Lubensky DK, Minc N, Bellaïche Y. (2016). Epithelial tricellular junctions act as interphase cell shape sensors to orient mitosis. Nature. 530 (7591), 496-498 or..