Gaonatarren etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Dulantzi

Gaonatarren etxea Dulantzin dagoen hiri-jauregia da.

Gaonatarren etxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alegría-Dulantzi 04.jpg
Kokapena
Koordenatuak42°50′30″N 2°30′48″W / 42.84163°N 2.51345°W / 42.84163; -2.5134542°50′30″N 2°30′48″W / 42.84163°N 2.51345°W / 42.84163; -2.51345
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea9

1994ko urriaren 21an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

DeskribapenaAldatu

Etxe soila, Dulantzi herrigunearen Iparraldean kokatua. Gauna edo Gaonatarren armarria du agerian eta hortik datorkio izena: Baserri inguruko etxegintza kulturaren adierazgarri ederra dugu XVI. mendekoa izan daitekeen etxe hau. Oinarria laukizuzena du eta, teilatuak, hiru aldetara jotzen du. Bi solairu ditu: behekoa eta lehena. Hormak harrizkoak ditu eta, izkina eta leiho-ate inguruak, harri landuz osatuak.

Itxura sendoa eta itxia du, leihateak txikiak eta urriak baitira. Kanpoko aldean aipatzeko modukoa dugu fatxada nagusia, bertan baitaude interes historiko-artistikoa duten bi elementu: bederatzi dobeladun puntu erdiko sarrera nagusia eta, lehen aipatu denez, Gauna edo Gaonatarren armarria. Etxeak estalpea du atzeko aldean. Ekialdera jotzen duen aldean hutsuneak agertzen dira sakabanaturik. Sartaldekoan ere bai, nahiz aurrekoa baino itxiagoa izan. Barneko aldea abandonaturik dago.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa