Gantz ehun

Beren barnean gantz ugari metatzen duten zelulez (adipozitoz) osatutako ehun konektiboa, isolatze- eta metatze-funtzioa duena
Gantz-ehun» orritik birbideratua)

Gantz ehuna ehun konektibo mota bat da, ehun konektibo laxoaren antzekoa, baina nagusiki gantz zelulak edo adipozitoak dituena.

Gantz ehuna, hiru ehun konektibo mota nagusietako bat da.

Zelula horiek esferikoak dira eta ez dute luzapenik. Bi motatakoak izan daitezke: adipozito txuriak edo adipozito arreak. Koipe neutroak gordetzen dituzte bolumen handiko tanta batean gantz ehun hori edo txuriaren kasuan; eta gantz ehun arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen dituzte.

Gantz ehunak alde batetik, funtzio mekanikoak betetzen ditu; kolpe-leungailu gisa, barne organoak bere lekuan mantendu eta babestuz. Eta beste alde batetik, funtzio metabolikoak ere baditu.

Gantz ehun motak

aldatu

Bi gantz ehun mota daude:

  • Gantz ehun zuria. Banaketa zabaleko ehuna da. Ondo elikatutako pertsonetan gantz panikulu izeneko geruza jarraia eratzen du dermiaren azpiko ehun konektiboan. Geruza honi hipodermia edo gantz ehun azpikutaneoa esaten zaio. Panikulu hau lodiagoa da abdomenaren behealdean, gluteoetan, izter eta galtzarbeetan. Gizon eta emakumeen arteko gorputz itxuraren desberdintasunak, neurri batean geruza honek alde desberdinetan duen lodierarekin erlazionatuta daude.
  • Gantz ehun arrea. Oso ugaria da hibernazioa egiten duten ugaztunetan, kiroptero eta karraskarietan. Ornodun homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko moduan jokatzen dute. Gizakiaren kasuan, ugaria da jaioberrietan, baina gradualki desagertzen doa bizitzaren lehen hamarkadan zehar, azkenean leku gutxitan dagoelarik: giltzurrun inguruan, aorta eta lepo aldean batik-bat.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu