Gammelstad eliza-herrixka

Gammelstad eliza-herrixka1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 762
Kokalekua  Suedia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 65°38′45″N 22°01′45″E / 65.64583°N 22.02917°E / 65.64583; 22.02917
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gammelstad eliza-herrixka (suedieraz: Gammelstads kyrkstad), Luleå hiritik gertu dagoen herrixka da, UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Botniako golkoaren iparraldeko kostaldean dago.

Historia aldatu

1621 urtean Gustavo II.a Adolfo erregeak Luleå hiri eskubideak eman zizkionean Gammelstad dagoen lekuan zegoen baina glaziazio ondorengo isostasiaren eraginez lurra altxatzen ari denez, kaiak sakontasuna galdu zuen. Honen ondorioz itsasontziek arazoak zituzten bertan sartzeko eta horregatik tokiz aldatu zuten Luleå herria 1649 urtean.

Deskribapena aldatu

Gammelstad Lule ibaiean gora hiritik 10 kilometro iparraldera dago. XV mendeko Nederluleå eliza da erdigunea eta inguruan egurrezko 424 etxe ditu. Eliza igandetan bakarrik erabiltzen zen elizkizun eta erlijio jaialdietarako eta etxeetan nekazal eremutik etorritako erromesak hartzen ziren eguraldiaren erruz itzultzeko arazoak zituztenean.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu