Galesko Liberal Demokratak

Galesko alderdi politikoa

Galesko Liberal Demokratak (galesez: Democratiaid Rhyddfrydol Cymru eta ingelesez: Welsh Liberal Democrats) Galesko alderdi politiko liberal bat da, Erresuma Batuko Liberal Demokraten parte dena. Alderdia 1988an sortu zen, Galesko Alderdi Liberalak eta Alderdi Sozialdemokratak bat egin zutenean. XX. mendearen hasieran Alderdi Liberalak, batez beste, Galesko botoen erdia eskuratzen zuen Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan, baina 1906ko hauteskundeetatik aurrera beheranzko joera jarraitu du, eta 2017ko hauteskundeetan, Alderdi Liberalaren sorreratik lehen aldiz, ez zuen ordezkaririk lortu Erresuma Batuko Komunen Ganberan. Galesko Biltzar Nazionalean bigarren hauteskundeetatik geroztik bozkak galduz joan da, eta inoiz ez du lortu hauteskunde batetik hurrengora ordezkaritza handitzea. 2016tik aurrera ordezkari bakar bat dauka Biltzar Nazionalean.

Galesko Liberal Demokratak
BuruzagiaJane Dodds
AlderdiaErresuma Batuko Liberal Demokratak
Sorrera1988ko martxoak 3
EremuaGales
Egoitza nagusiaCardiff
Ideologia politikoaLiberalismo, Liberalismo sozial
Nazioarteko kidetzaALDE
Eserlekuak erakundeetan
Galesko Legebiltzarrean
1 / 60
Tokiko kontseiluetan
63 / 1.253
Komunen Ganberan
(Galesko hautetsiak)
0 / 40
www.welshlibdems.wales

Kanpo estekak aldatu