Irlandera zaharra
Irlandera zaharra —antzinako irlandera, gaeliko zaharra edo gaelera zaharra izenez ere ezaguna— (irlanderaz Sean-Ghaeilge, Guithealg edo Goidelc) idatzizko lekukotasun ugari utzi dituen hizkuntza goidelikoen formarik zaharrena da. VI. eta X. mendeen artean mintzatu zen. Aitzinirlanderatik sortu zen, hau da, IV. mendetik VII. edo VIII.eraino mintzatu zen eta hizkuntza goidelikoei ezagutzen zaien formarik zaharrena den hizkuntzatik. Irlandera zaharretik, Erdi Aroan, erdialdeko irlandera eratu zen. Erdialdeko irlanderaren ondorengoak dira gaur egungo hizkuntza goidelikoak: irlandera, Eskoziako gaelera eta manxera.
Irlandera zaharra | |
---|---|
Irlandera zaharra mintzatu zen gehienezko eremua irudikatzen duen mapa (gorriz): Irlanda, Eskozia, Ingalaterrako iparraldea eta Galesko mendebaldeko zenbait gune. Ogham harriak agertu izan diren eremuak, haietako asko irlandera zaharraz idatziak zeudelarik (laranjaz): Galesko mendebaldeko kostaldea eta Kornuallesko mendebaldea. | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 0 |
Rankinga | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Irlanda, Eskozia, Man Uhartea eta Britainia Handiko mendebaldea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak Uhartetar hizkuntza zeltak Hizkuntza goidelikoak Irlandako gaelera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | sga |
ISO 639-3 | sga |
Glottolog | oldi1245 |
Linguasphere | 50-AAA-ad |
Linguist List | sga |
IETF | sga |
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaeleraz) (Ingelesez) Irlandera zaharreko hiztegia.
- (Ingelesez) «Old Irish Online: Series Introduction», Texasko Unibertsitatea.