Galanperna puntaduna (Macrolepiota mastoidea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, haragi samurra du kapelan, eta gogorra eta haritsua oinean, horregatik hanka ez da jan behar. Kontuz ibili behar da, tamaina txikiko Lepiota-rik ez da bildu behar, horietako asko toxiko hilgarriak baitira.

Galanperna puntaduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMacrolepiota
Espeziea Macrolepiota mastoidea
Singer, 1951
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, lehenik konikoa, gero kanpai formakoa, azkenean zabaldua, titi oso bereizgarri batekin, zahartzarora arte irauten duena. Marroi zurbil kolorekoa, ezkata finez apaindua.

Orriak: Zuriak, gero krema zurbilak, zahartzean ilundu egiten dira, bigunak, sabeldunak, libreak, oinera iristen ez direnak, nahiko estu.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, 12-15 cm ingurukoa, banangarria, zilindrikoa edo zertxobait meheagoa goialdean, oinarrian erraboilarekin, zuntz-duna, hutsa muinarekin, kolore okre argi jaspeatua du. Eraztun sinplea, osoa, zuria goitik eta arre argia behetik.

Haragia: Zuria, lodia, samurra kapelan, baina irmoa eta larrukara oinean. Usain atsegina du, eta urraren zapore arin bat.[2]

Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiora generoko perretxiko handia esan nahi du. Mastoidea epitetoa erdiko titiagatik du.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona, batez ere gaztetan, oina ez da jangarria, gogorra da. Macrolepiota procera delakoaren antzeko kalitatekoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Macrolepiota procera delakoarekin, honek tamaina handiagoa du, ezkata lodiak kapelan, eta oinean askoz nabarmenagoa da jaspeatua. Pozoitsuekiko aldea: Lepiota helveola eta Lepiota brunneoincarnata delakoekin oso nabarmenak dira; izan ere, hauek askoz txikiagoak dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, baso mistoetan, soilguneetan eta mendiko zelaietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europako espezie bat da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 253 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 353 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 324 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 33 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu