Galaperna arre-arrosa

Galaperna arre-arrosa (Lepiota brunneoincarnata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Parafaloidiano sindromea. Espezie hilgarria.

Galaperna arre-arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota brunneoincarnata

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehenik globo-erdi itxurakoa, gero ganbila eta ondoren zabaldu egiten da; arre-haragi koloretik arre-gorrixkara doana, azala ezkata zentrokideekin urratuta.

Orriak: Zuriak, estu samar.

Hanka: Zurixka goialdean, gainerakoa ezkatatsua, kapelaren kolore berekoa, bi eremuak bereizten dituen eraztun kortiniforme batekin, gaizki bereizten ditu; azkenean ia dena leuna.

Haragia: Zuria, usain ahulekoa.[3]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna aldatu

Pozoitsua, hilgarria.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Lepiota kuhneriana delakoarekin. Lepiota fuscovinacea espeziearekin ere bai, honek markatutako tonu arre-ardo kolorekoak ditu.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean; lorategietan edo basoetan. Urrian.[5]

Banaketa eremua aldatu

Itsaso Beltzako eremua, Europa, Ipar Amerika, Txina.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 160 or. ISBN 84-7173-372-2..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 350 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 322 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 323 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu