Galanperna erdizuritu

Galanperna erdizuritua (Macrolepiota excoriata) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina Macrolepiota procera baino gutxiago estimatua. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Oro har, 7-8 cm-ko diametroa baino txikiagoko Lepiotak ez dira kontsumitu behar, horien artean hilgarritzat jotzen diren 3 edo 4 espezie baitaude.

Galanperna erdizuritua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMacrolepiota
Espeziea Macrolepiota excoriata
Wasser, 1978
BasionimoaAgaricus excoriatus
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, lehenengo oboidea, gero ganbil-laua, batzuetan titi txiki bat gelditzen zaio, estaldura bat du, ilunagoa erdian den lehoi kolorekoa, zurbila edo zuri-grisaxka, eta zetazko plaka txikitan urratzen da, ertza zurbilagoa eta zanbrotua.

Orriak: Zurixkak, estu, meheak, sabeldunak, libreak edo eskotatuak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Nahiko laburra, hutsa, zilindrikoa edo pixka bat lodituta oinarrirantz. Kolore zuria eraztunaren gainetik eta lehoi kolorez zikindua azpitik. Mintzezko eraztuna zurruna, mugikorra, batzuetan iheskorra.

Haragia: Nahiko lodia erdian, zuria, biguna, haritsua oinean, usain eta zapore ahulekoa, baina atseginak.[2]

Etimologia: Macrolepiota grekotik dator, handia, Lepiota generoko perretxiko handia esan nahi du. Excoriata epitetoa berriz latinetik dator eta azala moztuta esan nahi du. Azal urratuagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Macrolepiota mastoidea delakoarekin.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean, basoetan, bide ertzetan, belardietan, larreetan eta txilar-zelaietan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 426 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 352 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 145 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 290 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu