Galagidae familia, modu orokorrean Galago izenarekin ezagutzen direnak (Hegoafrikan nagapies izena dute, Afrikaanseraz gaueko tximino txikiak esan nahi du), primate estrepsirrino txikiak eta gautiarrak dira. Lorisidae familiarekin harreman handia dute.

Galagidae
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
Familia Galagidae
Generoak
Eguneko zikloagaueko

Galagoak adarren artean oso azkar mugitzen dira. Begi handiak dituzte gauean ondo ikusi ahal izateko, lepauztai sendoa, entzumen oso ona eta mugitzen laguntzen dieten isatsa luzeak. Ebakortzak pektinatuak dira. Batez ere intsektuak eta animalia txikiak jaten dituzte eta batzuetan fruituak eta erretxina. Euren hortzeri-formula honakoa da:

     Hortzeri-formula    
2.1.3.3
2.1.3.3

Jaiotzen direnean begiak erdi-itxiak dituzte eta euren kabuz mugitzeko zailtasunak dituzte. Egun batzuen bueltan amak kumeak euren ahoan eramaten ditu eta adarretan uzten ditu elikatzen den bitartean.

Emeek euren lurraldea mantentzen dute baina kumeekin partekatzen dute. Arrek euren amen lurraldeak uzten dituzte nerabezaroan baina emeam bertan geratzen dira, senideak diren emeen talde trinkoak eratuz. Ar helduek euren lurrak dituzte, batzuetan emeen elkarteen lurrekin bat egiten dutenak. Ar horrek eme guztiekin izango ditu sexu-harremanak. Arren lurraldean ez badako emerik mutil-zaharren taldeak sortzen dituzte.

Euren bizi itxaropena 10 urte ingurukoa da.

Sailkapena

aldatu
Galagidae
Otolemur

Otolemur crassicaudatus

Otolemur monteiri

Otolemur garnettii

Euoticus

Euoticus elegantulus

Euoticus pallidus

Galago
Senegalensis_taldea

Galago senegalensis

Galago moholi

Galago gallarum

Matschiei_taldea

Galago matschiei

Alleni_taldea

Galago alleni

Galago cameronensis

Galago gabonensis

Zanzibaricus_taldea

Galago zanzibaricus

Galago granti

Galago nyasae

Orinus_taldea

Galago orinus

Galago rodoensis

Demidoff_taldea

Galago demidoff

Galago thomasi

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galagidae