Gneo Kornelio Dolabella

Gneo Kornelio Dolabella (latinez: Cnaeus Cornelius Dolabella) K.a. I. mendeko politikari bat izan zen, Gneo Kornelio Dolabellaren biloba, K.a. 81ean kontsul izan zena. Gneo Kornelio Dolabellaren semea izan zen, K.a. 100ean eraila izan zena Luzio Apuleio Saturnino plebearen tribunoarekin batera.

Gneo Kornelio Dolabella
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 81 - K.a. 81
Mazedoniako Prokontsul

K.a. 80 - K.a. 78
Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, ? ( urte)
Familia
AitaGnaeus Cornelius Dolabella
Amaezezaguna
LeinuaCornelii Dolabellae (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Gaio Mario eta Luzio Kornelio Silaren arteko gerran azken honen alde egin zuen eta K.a. 81ean, Sila diktadore bezala zegoela, kontsul aukeratua izan zen Marko Tulio Dekularekin batera. Urte horretan, ez ohiko egoera politikoaren ondorioz, kontsulak izenezkoak baino ez ziren, diktadoreak baitzuen botere guztia.

Traziarrak garaitu zituen K.a. 78an. K.a. 80 eta K.a. 77 bitartean Mazedoniako prokontsul eta gobernaria izan zen. Itzuli zenean Gaio Julio Zesar gazteak estortsioa leporatu zion, baina errugabetzat joa izan zen garaiko hizlaririk hoberenak ziren Gaio Aurelio Kota eta Kinto Hortensiok eginiko defentsa baten ondoren.


Aurrekoa
Gneo Papirio Karbon eta Gaio Mario gaztea
Erromatar kontsula Marko Tulio Dekularekin
K.a. 81
Ondorengoa
Luzio Kornelio Sila eta Kinto Zezilio Metelo Pio